Gipuzkoako Hitza https://gipuzkoa.hitza.eus Gipuzkoako astekaria Fri, 15 Feb 2019 12:31:35 +0000 eu hourly 1 http://wordpress.org/?v=4.0.1 “Barrua mugitzen didana egin nahi dut argazki kamerarekin” https://gipuzkoa.hitza.eus/2019/02/15/barrua-mugitzen-didana-egin-nahi-dut-argazki-kamerarekin/ https://gipuzkoa.hitza.eus/files/MENDI_URRUZUNO4-150x150.jpg https://gipuzkoa.hitza.eus/2019/02/15/barrua-mugitzen-didana-egin-nahi-dut-argazki-kamerarekin/#comments Fri, 15 Feb 2019 11:00:00 +0000 https://gipuzkoa.hitza.eus/?guid=71186d7fd478f369d7207c7f667a0744 Ezagutzen duen orok kamera zintzilik duela irudikatuko du Mendi Urruzuno (Errenteria, 1971). Ihes egin ez dezan, une oro momentua izoztu nahian. Herrigintzari lotuta, argazkilaria baino gehiago argazki sortzailea dela adierazi du.

The post “Barrua mugitzen didana egin nahi dut argazki kamerarekin” appeared first on Gipuzkoako Hitza.

]]>
Ikerne Zarate

Ezagutzen duen orok kamera zintzilik duela irudikatuko du Mendi Urruzuno (Errenteria, 1971). Ihes egin ez dezan, une oro momentua izoztu nahian. Herrigintzari lotuta, argazkilaria baino gehiago argazki sortzailea dela adierazi du, “Memek dioen bezala [Jon Urbe argazkilaria]”. Aitortu du garatu “edo, agian, atzerapausoa eman” duela, eta, orain, argazkiak beretzat egiten dituela besteentzat baino gehiago.

Barrubaso liburua autoeditatu zuen iaz, urte amaieran. Hitzik gabekoa da, baina erretratuz erretratu irakur daiteke. Oso lan pertsonala dela azaldu du, “transmititzen duenagatik eta egiteko moduagatik”: banan-banan eskuz egin zituen bi edizioetako 63 liburuak, eta ale bakar bihurtu zuen bakoitza. www.mendiurruzuno. com webgunean ikus daiteke haren lana.

Argazkilaritza. Noiz eta nola heldu zinen mundu horretara?

Txikitatik beti eduki izan dugu kamera txiki bat etxean. Amarekin leku guztietara joaten ginen kameratxo horrekin. Tomavistas bat ere [hartzeko kamera] bagenuen. Oso goiz hasi nintzen argazkiak ateratzen. Eguzki bat, hodei bat eta botoi gorri bat zeuzkan argazki kamera bat oparitzen zuten txokolate tabletarekin, eta horrekin hasi nintzen; horrekin ibiltzen zen ama ere.

Gustatzen zitzaidan, eta jaso nahi nuen dena jasotzen nuen. Ikasketei ekitea erabaki nuen 2008an, bazirudielako ikasketarik gabe ezin zela izan argazkilari profesionala; Ivasfot Euskal Argazkilaritza Erakundean egin nuen ikastaroa. Bi urtekoa izan zen, baina nahikoa umezurtz amaitu nuen.

Iaz argitaratu zenuen Barrubaso liburua. Berezia da, biltzen duenagatik, modu artisauan autoeditatu zenuelako eta barne mundura bidaia proposatzen duelako. Nolako prozesua izan da? Eta zer jaso duzu?

Bete-betean ari naiz lan horrekin, eta zeharo hunkituta nago, orain arte egin dudanarekin alderatuta erabat ezberdina delako. Eskuz eta bihotzez egina dago. Ez nuen planteatu horrela; ez nekien hori sortuko zenik ere. 2017an pare bat asteburu igaro nituen Klavdij Slubanekin; argazkilari handia da, eta pertsona jatorra, norberak bere buruaz ez dakizkien gauzak ateratzeko dohaina duen horietakoa. Proiektu berezi bat egin behar genuen, eta une berezi batean nengoen, aitari minbizia diagnostikatu ziotelako. Aitarengana gerturatzeko esan zidan Klavdijek, argazkiak bakarrik etorriko zirela. Eta hori egin nuen. Aitarengana hurbiltzeko erabili nuen argazki kamera, aitarekin egoteko, berari erretratuak egiteko… Izugarria izan zen. Minbiziak ama eraman zueneko hutsunea azaleratu zitzaidan aitarengana gerturatu nintzenean. Barne mugimendu handia eragin dit proiektuak.

Modu positiboan?

Oso positiboan. Ama hiru hilabetean joan zitzaigun minbiziarekin, eta gordina dirudi, ziurrenik, baina izugarrizko bizi ikasketa izan zen hura. Orain berriz konturatu naiz minbiziak bizitzarekin gehiago konektatzen nauela heriotzarekin baino. Bitxia izan da liburua jendearengana nola iritsi den ikustea, jendeak nola konektatu duen sentitzea; iritsi egin zaie. Azken batean, gauzak eskuz eta bihotzez egiten dituzunean, iritsi egiten zaizkio jendeari. Lehenengo edizioko 30 liburuak saldu ziren, eta baita bigarreneko guztiak ere.

Banan-banan, eskuz muntatu dituzu guztiak, ezta?

Bai. 63 ale bakar egin ditut, ezberdinak direlako guztiak. Artisau lana izan da. Asko gozatu dut prozesuan, argazkiak egiten baino gehiago, agian. Izugarria izan da jendearengandik jaso dudana. Oso pertsonala izan da, oso nirea, baina klik bat egin dio liburua hartu duen bakoitzari. Ez neukan liburu bat egiteko asmorik, baina hala atera da. Gustatu zait.

Errepikatu egingo duzu, beraz?

Ez dakit. Baliteke. Ez dut askorik pentsatu, eta ezin dizut esan.

Garapena izan du zure argazkilaritzak. Paisaietatik argazki artistikoagoetara bidaia egin duzu, nolabait esatearren?

Lehen, argazki zuzenak nahi eta ateratzen zituen jendea nahi izaten nuen inguruan, eta horrexek kezkatzen ninduen ni ere. Baina konturatu nintzen unibertso horrek ez ninduela betetzen; enfokatzen baino gehiago desenfokatzen gozatzen dudala konturatuta nengoen aspalditik. Ziurrenik, beti egin izan ditut argazki ez-formalak; izaera kontua ere izango da [barrez], baina argazki horiek erakusten ausartu naiz orain; sormenerako mundu zabal batera gonbita egiten duten argazkiak dira. Askeago sentitu nahi nuen. Badakit zailagoa dela autore lanak saltzea, baina bizitza ez dut pasatu nahi Aiako Harriaren eta Haizearen Orraziaren argazki ederrak bakarrik egiten; horrek ez nau betetzen. Kameraren azken modeloaren zain egoten dira batzuk, baina ni gusturago sentitzen naiz analogikoaren erritmoan. Ez dakit garapena den; atzerapausoa dela esango dute batzuek. Uste dut beste zerbait aurkitu dudala azken urteotan, baina neure buruari, oraindik, ez diot erantzun askotan egin izan diodan galdera: norentzat, zertarako egiten ditudan argazkiak. Milaka argazki ditut artxibategian, eta orain zer? Ordenagailu aurrean ez dut disfrutatzen.

Bideo muntaketak ere egiten dituzu: Irri Baratzea proiektua eta Atlantikaldia, kasurako.

Kamerak aukera ematen duenez, saltsan aritzen naiz.

Zure lanbideak, berez, zerikusi gutxi dauka argazkilaritzarekin, baina hori ere baliatzen al duzu argazkiak ateratzeko?

25 urte daramatzat Donostiako Zuhaizti eskolan. Ludotekan hasi nintzen, ludotekan eta jangelan ibili nintzen gero, eta jangelan ari naiz egun. Umeekin eta aisialdiarekin lotuta aritu izan naiz beti lanean. Lehen, errazagoa zen umeei argazkiak ateratzea; orain oso zaila da. Beti aprobetxatu izan dut argazkiak ateratzeko, beti eraman izan dudalako kamera ondoan. Oiartzungo Girizia mendizale elkarteko kideekin mendira joaten ginenean, motxilan sartzen nuen kamera; burnizko Nikona zen, eta izugarri pisatzen zuen. Oso gustura ibiltzen nintzen, hala ere.

Albaola irudiz janzten duzu. Nola heldu zinen hara?

2002an, Erme Pedroso Albaolako kidea ikusi nuen Errenterian egiten den eskulangintza azokan; egurrezko txalupa txiki bat egiten ari zen beste kide batzuekin. Aurretik ere ezaguna nuen; gerturatu eta egurrezko txalupak eurek egiten zituztela esan zidan. Adarra jotzen ari zela pentsatu nuen, eta, are gehiago, nabigatzeko erabiltzen zituztela esan zidanean.

Hurrengo urtean, Albaolako kideekin ontzi horietako batean sartuta nindoan Irlandara bidean. Maitemindu egin nintzen egurraz, basoaz eta itsasoaz. Amets egiteko eta ametsak betetzeko oso leku ona da Albaola, eta lotu egin ninduten pirata zoro haien asmoek. Boluntario gisa hasi nintzen, niretzat oso erakargarria zelako irudi aldetik; estetikoki izugarrizko aukera ematen zidan artisautza arloko erretratuak egiteko. 2015ean kontratatu ninduten argazkilari ofizial gisa, eta hortxe gabiltza ahaleginean.

Zer lan egiten duzu? Eta sortzaile batentzat zer esan nahi du sortzaileen gune batean sorkuntza lanean aritzeak?

Izugarria da dokumentazio lana, eta baita artxiboa txukun mantentzea ere. Proiektu pertsonalago batzuk martxan jartzeko asmoa daukat: zura, eskuak, emakumeak, itsasoa, arotzak… Hori dena lotuta. Baina ez da posible, lan gehiegi eta sormenerako aukera gutxiegi daukagulako. Iritsiko da hori ere martxan jartzeko eguna.

Nola definituko zenuke zeure burua?

Galdera zaila da hori. Argazkilaria bai, izango ahal naiz! Hainbeste argazki aterata… [barrez]. Memek erabiltzen duen argazkigilea hitza gustatzen zait; argazkiak sortzen dituena. Hor nago orain. Lehen, agian, ezberdin ateratzen nituen argazkiak. Barrua mugitzen didana egin nahi dut nik argazki kamerarekin. Lehen, besteengan ikusten nuen hori; argazki bat ikusi eta zerbait transmititzen zidan. Orain hori lortu nahi dut nire argazkiekin. Barrukoa transmititzeko erreminta bat da argazkia. Ez naiz batere hizlari trebea, eta are idazle kaskarragoa naiz, baina asko betetzen nau nire argazkiak jendearengana irits daitezkeela konturatzeak, besteei zerbait transmititzea lortzeak.

Hori al da argazkilaritzaren alderdirik politena?

Oso margolari txarra naiz. Oso berezia da argiarekin margotzearen aukera deskubritzea. Denbora behar da horretarako, eta orain askoz gehiago erreparatzen diot horri, argiak zein aukera ematen digun berekin margotzeko. Magia da. Argi horren bila aritzen naiz; argi horren zain egoten naiz; askoz gehiago betetzen nau horrek.

Eta argazkilaritzak ba al du alde txarrik?

Bai. Abiadura, azkar lan egite hori, gero eta gutxiago gustatzen zaidala uste dut. Artxiboak pilatzea, ordenagailua betetzea, prozesatu behar izatea… Ez zait gustatzen erritmo azkar hori.

Argazki bakoitzak bere istorioa dauka atzean, ezta?

Bai. Batzuetan zalantza izaten dut kontatu edo ez, argazki berak pertsona ezberdinei mezu ezberdinak ematen dizkiela ohartzen naizelako. Hori gertatu zait liburuarekin; letrarik ez duen liburu bat nola irakur daitekeen erakutsi dit jendeak, eta modu ezberdinean irakurri dute denek.

Nola erabakitzen duzu objektiboaren aurrean zer jarri?

Asko gustatzen zaizkit desenfokea eta mugimendua. Asko erakartzen nau mugimenduak, eta baita zirrikituek ere. Dena lehen kolpean erakustea baino gehiago gustatzen zait zirrikituetatik, modu sotilagoan, dena ez erakustea, misterio pixka bat uztea.

Zein da argazkiak ateratzeko unerik egokiena?

Eguzkiak itzal etzanak marrazten dituenean.

Eta egun eguzkitsu bat edo trumoi giroa, zer da hobea?

Argazki interesgarriagoak ateratzen dira trumoi giroarekin.

Ba al daukazu proiekturen bat esku artean?

Amari egindako argazki baten negatiboa topatu nuen duela bi hilabete, eta “hau seinale bat da, martxan jarri behar dut” pentsatu nuen neurekiko. Horren harira badut, beraz, proiektu bat. Nik ez dut ikusi ama zahartzen. Berak gaur egun izango lukeen adineko emakumeekin egin nahi dut proiektu hori.

The post “Barrua mugitzen didana egin nahi dut argazki kamerarekin” appeared first on Gipuzkoako Hitza.

]]>
https://gipuzkoa.hitza.eus/2019/02/15/barrua-mugitzen-didana-egin-nahi-dut-argazki-kamerarekin/feed/ 0
Itxaronaldi luzea IAT-n https://gipuzkoa.hitza.eus/2019/02/15/itxaronaldi-luzea-iatn/ https://gipuzkoa.hitza.eus/files/iat-150x150.jpg https://gipuzkoa.hitza.eus/2019/02/15/itxaronaldi-luzea-iatn/#comments Fri, 15 Feb 2019 01:06:00 +0000 https://gipuzkoa.hitza.eus/?guid=2051c4e67c472f0cbaac1a605c2e5f23 Eider Goenaga Lizaso

Ibilgailuaren Azterketa Teknikoa (IAT) pasatu behar duten ibilgailuen jabeei ohartarazpen argi bat egin die Alfonso Artolak: ibiltzeko garaiz, eta ez uzteko ibilgailuaren azterketa azken unera arte. Arrazoi argi bat dago horren atzean, Gipuzkoan, IAT azterketa egiten duten zentroetan, ordua ez dute ematen berehalakoan. Irungoan ez dago ordurik martxoaren 20ra arte; Urnietan, berriz, martxoaren 26rako ari dira ordua ematen.

The post Itxaronaldi luzea IAT-n appeared first on Gipuzkoako Hitza.

]]>
Eider Goenaga Lizaso

Ibilgailuaren Azterketa Teknikoa (IAT) pasatu behar duten ibilgailuen jabeei ohartarazpen argi bat egin die Alfonso Artolak: ibiltzeko garaiz, eta ez uzteko ibilgailuaren azterketa azken unera arte. Arrazoi argi bat dago horren atzean, Gipuzkoan, IAT azterketa egiten duten zentroetan, ordua ez dute ematen berehalakoan. Irungoan ez dago ordurik martxoaren 20ra arte; Urnietan, berriz, martxoaren 26rako ari dira ordua ematen.

TÜV Rheinland enpresako Gipuzkoa eta Nafarroako estazioetako zuzendaria da Alfonso Artola. Gipuzkoako hiru IAT estazioetako bi kudeatzen ditu Alemaniako enpresak (Urnieta eta Irun), eta Nafarroan, berriz, Iruñea, Doneztebe eta Arbizukoak. Euren estazioetan “hilabete inguruko atzerapenarekin” dabiltzala aitortu du Artolak. “Baina, gehiago edo gutxiago, denok gabiltza berdin. Denok egin behar izan ditugulako egokitzapenak Espainiako Gobernuaren azken errege dekretura egokitzeko”. Itasua enpresak kudeatzen du Gipuzkoako hirugarren IAT estazioa, Bergarakoa, eta han otsailaren 27rako ari dira ematen ordua.

Baina, zergatik halako atzerapenak? Artolak hainbat arrazoi aipatu ditu horretarako, eta horietako bat ibilgailu parkearen zahartzea dela dio. “Ibilgailu parkea ez da asko hazi azken hamar urteetan; %5 haziko zen, hor nonbait. Baina ibilgailu parkea zahartzen ari da, eta horrek zuzenean eragiten digu guri”. Turismoen kasuan, lau urtetik gorakoek bi urtetik behin pasatu behar izaten dute, eta hamar urtetik gorakoek, berriz, urtero; taxi, autobus eta abarrek, urtero egin behar izaten dute azterketa. 2017an 219.538 autok pasatu zuten IAT azterketa, Gipuzkoako hiru estazioetan; eta IATa igarotzera Nafarroara joaten direnak gehitu behar zaizkio horri, han ez delako behar aurrez hartutako ordurik.

8-12 minututik, 15-20ra

Ibilgailuen zahartze hori dela eta, azken urteotan IATak lanez lepo dabiltzala azaldu du Artolak. Baina horrek ez ditu bere horretan azaltzen udaz geroztik izaten ari diren atzerapenak. “Europako azken zuzentaraua eta zuzentarau horretara egokitzeko Espainiako Gobernuaren 920/2017 errege dekretua; horixe da atzerapenaren arrazoia”, dio Artolak. Izan ere, zailtasun apartekorik gabeko azterketa bat egiteko lehen 8-12 minutu behar baziren, orain 15-20 minutu behar dituzte. “Inoiz izan dugun aldaketarik gogorrenetakoa izan da hau; egokitzen ari gara, eta bai enpresarentzat eta bai langileentzat gogorra ari da izaten egokitzea”.

Artolaren arabera, Europako araudiak azterketa zorrotzagoa ezarri zuen ibilgailuentzat, gasen emisioari dagokionean, batik bat. Baina ez da hori atzerapenen arrazoi nagusia. “Espainiako Gobernuak hainbat puntu gehiago sartu ditu zuzentarau horretara egokitzeko errege dekretuan, eta hor dago atzerapenaren gakoa. Izan ere, egiaztatzeko betebeharra jaso du Industria Ministerioak, eta urtean zehar Eusko Jaurlaritzak egiten dizkigun hiru auditoriez gain, beste bat pasatu behar dugu orain, Espainiako Egiaztatze Erakundearen aldetik. Eta oso zorrotza da auditoria hori”.

Artolaren arabera, laster pasatuko dute auditoria Urnietako eta Irungo estazioek, eta horretarako prestatzen ari dira azaroaz geroztik. “Kontua da azterketaren emaitza guztiak informatizatzea eskatzen duela auditoria honek. Lehen, informatizatuta zegoen makinek egiten zutena, baina aztertzaile bakoitzak gero paperean jasotzen zituen azterketan ikusten zituenak. TÜV Rheinlanden estazioetan tabletarekin egin dugu informatizazio hori, langile bakoitzak tabletean jasotzen ditu ikuskatzen dituen guztiak, bai eskuz egindakoak eta bai mekanikoak. Eta kontuan izan, azterketa bakoitzean ibilgailu baten 500-600 puntu ikuskatzen direla; beraz, hor dago atzerapenaren gakoa”.

Langileak lan egiteko beste modu bat ikasten ari direla argitu du Artolak, eta, batzuei gehiago besteei gutxiago, denei ari zaiela kostatzen egokitzea. “Prozesu bat da hau, eta beste estazio batzuetan pasatu dena ikusita, ziur nago hemen ere lortuko dugula denborak hobetzea. Beste batzuk lehenago hasi ziren, guk azaroan jarri genuen martxan, eta ari gara hobetzen. Baina ez dugu lortuko lehengo denboretara itzultzerik, eta arazoak jarraitu egingo du”.

Aldaketak atzerapena ekarriko zuela jakitun, Artolak dio TÜV Rheinlandek %15 handitu zuela aztertzaileen lantaldea. “32 aztertzaile zeuden lehen, eta 37 dira orain. Baina ez da nahikoa, argi dago; denbora bikoiztu egin da, eta bost langile gehiago ez dira nahikoa bezeroei zerbitzua bermatzeko”. Orain arte, langile berrien kontratazioa enpresa kudeatzaileen kontura egin dela gaineratu du Artolak, baina argi du arazoari konponbidea Eusko Jaurlaritzarekin batera bilatu beharko zaiola.

Izan ere, IAT zerbitzua Eusko Jaurlaritzaren kontzesio bidez kudeatzen dute enpresek, eta aldaketaren ondorioak ere negoziatu beharko direla dio Artolak. “Oraindik ez gara hasi, baina egin beharrekoen artean dago Eusko Jaurlaritzarekin hitz egitea eta negoziatzea”. Kontzesioaren baldintzak aldatu beharko direla uste du aurrera begira zerbitzu ona ematen jarraitu behar bada. “Nik argi dut: Gipuzkoan, eta baita Araban eta Bizkaian ere, IAT estazio gehiago beharko dira eskariari erantzuteko. Gureari dagokionean, hor dago beste azterketa lerro bat jartzearena ere; epeak murrizten lagunduko luke horrek, baina inbertsio handia eskatzen du”.

Erabiltzaileak, estu

Astelehenean, eguerdian, ilara ari zen sortzen Irungo IAT estazioan. Artolaren arabera, aurretiazko orduekin ez da ohikoa atzerapen handiak sortzea, orduak ere egokitu egin dituztelako azterketa denbora berrietara. “Ez dakit nola egin duten, baina nik 12:00etan nuen ordua, eta 12:20 dira jada. Eta ikusten duzu…”, dio Jon Alkain hondarribiarrak, auto ilarei begira. Hiru ilaratan daude autoak, eta bere ilaran bosgarrena da Alkainen autoa. “Duela hiru aste eskatu nuen ordua, eta lasai ibili naiz, aitaginarrebarena delako, eta berak ez duelako behar. Baina, nire autoari duela bi hilabete pasatu nion, eta larri ibili nintzen, baimena iraungi ostekoa zelako ematen zidaten eguna”.

Halako egoerak gertatzen direnean egiaztagiri moduko bat eman beharko luketela uste du Martin Muñoz lasartearrak. “Ordua hartzen duzunean agiriren bat eman beharko luketela uste dut. Alegia, hilabete bat itxaron behar baduzu IATrako ordua izan arte, baimen bat eman dezatela, ibilgailu horrek ordua baduela esaten duena, eta tarte horretan zirkulatzeko baimena emango diona. Beraiena da ordua atzeratzearen ardura; beraz, jar dezatela konponbidea ere”. Carmen Fernandez donostiarrak ere neurriak eskatu ditu. “Beraiena da ardura. Ez dakit, hartu dezatela jende gehiago lanerako. Bada hilabete bat ordua eskatu nuela, eta oso estu ibili naiz. Lehen, Irungo IAT estazioan, ordua emateko asko jota egun pare bat itxaron behar izaten genuen, eta hilabete bat gehiegizkoa da”.

The post Itxaronaldi luzea IAT-n appeared first on Gipuzkoako Hitza.

]]>
https://gipuzkoa.hitza.eus/2019/02/15/itxaronaldi-luzea-iatn/feed/ 0
Zenbait aldaketa https://gipuzkoa.hitza.eus/2019/02/15/zenbait-aldaketa/ https://gipuzkoa.hitza.eus/2019/02/15/zenbait-aldaketa/#comments Thu, 14 Feb 2019 22:06:00 +0000 https://gipuzkoa.hitza.eus/?guid=61c4e73c5709fd0c9a484f77661aefcf Hainbat eskakizun zorroztea edo aldatzea ekarri du IAT Ibilgailuen Azterketa Teknikoak arautzen dituen Europako zuzentarauak. Hauek dira maiatzetik aurrera indarrean diren aldaketa aipagarrienetako ...

The post Zenbait aldaketa appeared first on Gipuzkoako Hitza.

]]>
Hainbat eskakizun zorroztea edo aldatzea ekarri du IAT Ibilgailuen Azterketa Teknikoak arautzen dituen Europako zuzentarauak. Hauek dira maiatzetik aurrera indarrean diren aldaketa aipagarrienetako batzuk:

Gasen emisioa. Gasen emisioan egon daitezkeen akatsak detektatzen dituzte autoak daraman OBD (On Board Diagnostics) sistemaren bidez. IATko aztertzaileek autoaren ordenagailuarekin lotzen den konektagailua baliatzen dute horretarako. Euro5 eta Euro6 ibilgailuetan egiten dute azterketa hori; alegia, 2009tik aurrerako autoetan. Zaharragoetan betiko moduan neurtzen dituzte emisioak, ihes hodian neurgailua sartuta. Autoaren adinaren eta erregai motaren araberakoak dira emisioen neurketa balioak; auto zaharrei ez zaizkie baldintzak zorroztu.

Bigarren azterketan toki aldaketa. Ibilgailuak ez badu lehen azterketa gainditzen, bigarrena beste toki batean pasatu dezake, espedientearen leku aldatzea eskatu gabe. Hori bai, azterketa berriro ordaintzea dakar toki aldaketak.

Akats arinik ez. Desagertu egin dira akats arinekin gainditutako IAT azterketak. Maiatzetik aurrera, azterketa gainditzen da edo ez da gainditzen.

Hilabete aurreratzeko aukera. IAT azterketa gehienezko data baino hilabete lehenago egin daiteke, hurrengo urteko IAT azterketaren datari eragin gabe.

The post Zenbait aldaketa appeared first on Gipuzkoako Hitza.

]]>
https://gipuzkoa.hitza.eus/2019/02/15/zenbait-aldaketa/feed/ 0
Galdeketa egin artean zezenketak debekatzeko eskatuko dute bihar https://gipuzkoa.hitza.eus/2019/02/15/galdeketa-egin-artean-zezenketak-debekatzeko-eskatuko-dute-bihar/ https://gipuzkoa.hitza.eus/files/ZEZENKETEN_AURKAKO_MANIFESTAZIOA-150x150.jpg https://gipuzkoa.hitza.eus/2019/02/15/galdeketa-egin-artean-zezenketak-debekatzeko-eskatuko-dute-bihar/#comments Thu, 14 Feb 2019 22:05:00 +0000 https://gipuzkoa.hitza.eus/?guid=9a52219a33749e9fa2873a5af8e6e379 Unai Zubeldia
Beste behin ere, hitza betetzeko eskatuko diote Eneko Goia Donostiako alkateari. "Donostiarrok eskubidea daukagu zezenketen inguruan daukagun iritzia emateko eta gai horren inguruan erabakia hartzeko", defendatu du Ibon Ostolaza Donostia Antitaurina Orain plataformako kideak.

The post Galdeketa egin artean zezenketak debekatzeko eskatuko dute bihar appeared first on Gipuzkoako Hitza.

]]>
Unai Zubeldia

Beste behin ere, hitza betetzeko eskatuko diote Eneko Goia Donostiako alkateari. “Donostiarrok eskubidea daukagu zezenketen inguruan daukagun iritzia emateko eta gai horren inguruan erabakia hartzeko”, defendatu du Ibon Ostolaza Donostia Antitaurina Orain plataformako kideak. “Baina 2017an Espainiako Gobernuak galdeketa egitea debekatu zion Donostiako Udalari, eta, gure ustez, alderdi politikoak, ordutik, ez dira ari euren esku dagoen guztia egiten. Udala eroso dago debeku horren babesean”.

Juan Karlos Izagirre alkate zela (EH Bildu), 2013an eta 2014an ez zen izan zezenketarik Donostian, baina 2015ean, EAJ eta PSE-EEren itunari esker Eneko Goia alkate izendatu zutenean, zezenketak egiten hasi ziren, berriz ere, Illunben. Egoera hori salatzeko, Donostia Antitaurina Orain plataformak 10.000 sinadura baino gehiago bildu zituen 2016ko martxoan, eta Goiak berak galdeketa egingo zutela agindu zuen egun gutxi geroago. Data ere zehaztu zuen: 2017ko otsailaren 19a.

Baina Madrilgo debekua iritsi zen jarraian, eta, udalak helegitea jarri zuen arren, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken erabakiaren zain daude alde guztiak. “Blokeo egoera horren aurrean”, Donostia Antitaurina Orain plataformak eta Eguzki talde ekologistak deituta elkarretaratzea egingo dute bihar, 11:00etan, Donostiako Nautikoko terrazan, Goia, bete zure hitza! Galdeketa orain! lelopean.

Jon Insausti Donostiako Udaleko Kultura zinegotziak eta EAJko bozeramaileak argitu du 2015ean udalak ez zituela berrezarri zezenketak. “Enpresa pribatu batek antolatzen ditu zezenketak, eta udal instalazio baten alokairua eskatu du enpresa horrek. Alokairua ordainduta, zezenketak antolatzen ditu bertan. Udala ez da zezenketen antolatzailea eta ezta bultzatzailea ere. Legezkoa den ikuskizun bat antolatzeari ekin dio enpresa horrek, eta prezio publikoa eskatu dio udalak”. EAJko bozeramaileak gaineratu du udalak ez duela bideratzen diru publikorik zezenketetarako. “Aldiz, dirua jasotzen du ekipamendua alokatzeagatik. Enpresa pribatuak dirua galduko du zezenketetara jende gutxi joaten bada, eta, beraz, berea da antolatzearen ardura eta arriskua, ez udalarena”.

%71, zezenketen aurka

Eguzki talde ekologistako kidea da Juan Mari Beldarrain, eta eurak, lehenengo, zezen plaza egitearen aurka egon zirela gogoratu du, eta zezenketen aurka daudela Illunbe eraiki zutenetik. “Zoritxarrez, bi urtez bakarrik debekatu zituzten zezenketak, eta 2015etik beste formula batzuk bilatzen hasi ginen donostiar gehienen nahia, pentsamendua edo sentsazioa adierazteko”. Madrilgo debekuak debeku, “eta galdeketa moduan izan gabe ere”, udalak donostiarren nahia neurtzeko tresnak badauzkala uste du Beldarrainek. “Eta pauso hori ematera ausartzen ez badira ere, orain arte ere badauzkate datuak donostiarren nahiaren berri izateko”.

Eguzkiko kideak gogoratu du 2017an hainbat gairi buruzko iritzia jakiteko inkesta bat egin zuela udalak. “Eta donostiarren %71k ez zuten begi onez ikusten Illunbe zezenketak egiteko alokatzea”. 1993. urtera ere joan da Beldarrain datuak mahai gainean jartzeko. “Aurreko mendean, Odon Elorzaren garaian, beste inkesta bat ere egin zuten, eta garai hartan ere %72 zeuden zezenketak egitearen aurka. Udaletxeak egin zituen bi inkesta horiek, ez beste inork”.

Hain zuzen ere, Ostolazaren ustez, donostiarren iritzia islatzeko bi inkesta horiek nahikoa euskarri dira “gutxien-gutxienez galdeketa egin artean zezenketak, behin-behinean, bertan behera uzteko”. Gasteizko adibideari heldu dio Beldarrainek. “Bi urte pasatxo daramatzate han, ez zezenketak debekatuta, baina bai zezenketarik antolatu gabe”.

Insaustik defendatu du, “galdeketen udal araudiari jarraiki”, galdeketa “legearen barruan egiteko eta loteslea izateko” pausoak eman zituela udal gobernuak eta udalbatzak. “Eta epaitegiaren erabakiaren zain dago gaia”. Udalaren jarrera gogor salatu du Ostolazak. “PSE-EEk baldintza gisa jarri dizkio zezenak EAJri; Madrilen debekuarekin, biktima papera hartu du udalak, baina eroso dago hala”.

The post Galdeketa egin artean zezenketak debekatzeko eskatuko dute bihar appeared first on Gipuzkoako Hitza.

]]>
https://gipuzkoa.hitza.eus/2019/02/15/galdeketa-egin-artean-zezenketak-debekatzeko-eskatuko-dute-bihar/feed/ 0
“Balioak lantzeko erreminta izan behar du futbolak” https://gipuzkoa.hitza.eus/2019/02/15/balioak-lantzeko-erreminta-izan-behar-du-futbolak/ https://gipuzkoa.hitza.eus/files/MENDI_URRUZUNO4-150x150.jpg https://gipuzkoa.hitza.eus/2019/02/15/balioak-lantzeko-erreminta-izan-behar-du-futbolak/#comments Thu, 14 Feb 2019 22:05:00 +0000 https://gipuzkoa.hitza.eus/?guid=4325214fc9a169add5767830eacc8b38 Aitziber Arzallus

2019a urte berezia izango da Azpeitiko Lagun Onak futbol taldearen bueltan ibiltzen diren guztientzat, eta, nola ez, baita Iñigo Arregi klubeko presidentearentzat ere (Azpeitia, 1967). Taldeak 75 urte beteko ditu aurten, eta merezi duen bezala ospatzeko asmoa dute. Urte guztirako egitaraua prestatzen ari dira, era guztietako ekitaldiekin. Futbol zelaitik herrira zabaldu nahi dituzte ospakizunak, eta, ospakizun horien aitzakian, ahalik eta herritar gehienengana iritsi nahi dute. "Futbola, gure pasioa izateaz gain, besteengana hurbiltzeko bitarteko aproposa ere bada, eta, aurten, futbola eta urteurreneko ospakizunak baliatu nahi ditugu herritarrengana eta herriko gainerako elkarteetara gerturatzeko".

Futbola bihotzean, balioak zelaian leloa aukeratu duzue urteurrena ospatzeko. Zergatik?

Lelo bat aukeratu beharra geneukan, eta iruditu zitzaigun lelo horrek oso ondo adierazten duela gure filosofia: futbola daramagu bihotzean, guretzat dena baita futbola, baina uste dugu balioak lantzeko erreminta ere izan behar duela futbolak; gaztetxoekin ari garenean, batez ere.

Zeintzuk dira balio horiek?

Futbol eskolan, 9 urteko neska-mutilekin hasten gara lanean. Beraz, haien heziketaren arduraren parte bat daukagu. Saiatzen gara irakasten garrantzitsua dela ahalegintzea, lehiatzea eta borrokatzea, baina badirela horiek baino gauza garrantzitsuagoak ere; adibidez, kirola egitea bera, taldean aritzea, gainontzekoak errespetatzea eta ondo pasatzea. Adin horietako gaztetxoek irabazten eta galtzen ikasi behar dute, eta emaitza ez dela inporta duen bakarra, hori ere ikasi behar dute. Gure helburua izaten da, irabazi edo galdu, denak ondo pasatu izanaren sentipenarekin joatea etxera. Horrek ez du esan nahi zelaira lehiatzera eta irabaztera ateratzen ez garenik.

Gurasoek ere landu beharko al lituzkete gaztetxoekin lantzen dituzuen balio horiek?

Batzuei ondo etorriko litzaiekeela uste dut.

Zergatik diozu hori?

Guk futbolean jokatzen genuen garaian, gurasoak azaldu ere ez ziren egiten zelaira. Eta, orain, bai entrenamendu eta bai partida, gainean dituzte denbora guztian. Uste dut askatasun eta konfiantza pixka bat gehiago eman behar zaiela gaztetxoei, askoz erosoago ibiltzen direlako. Eta zelaian bakarrik ez, etxean ere bai, entrenamendurako motxila egiteko garaian, adibidez. Haiei utzi behar zaie motxila egiten: kapaz izan behar dute behar dituztenak hartzeko, euren materiala zaintzeko eta bueltan gauza guztiak ekartzeko.

Askorako ematen dute 75 urtek, eta estualdiak ere pasatu izan ditu klubak. Gaur egun, zer moduz dago osasunez?

Oso sendo dago. Denoi eragin zigun krisiak, eta baita klubari ere. Baina oso lan ona egin zuen aurreko zuzendaritza taldeak, eta zailtasunik handienak gaindituta zeuzkan guk hartu genuenerako. Hamazazpi talde dauzkagu federatuta —horietatik lau, neskenak— eta 311 jokalari dauzkagu guztira. Oinarriak ere onak ditugu, 165 gaztetxo baitabiltza futbol eskolan. Horiez gain, bederatzi entrenatzaile, teknikari eta laguntzaile ditugu; zazpi kide gaude zuzendaritzan; eta beste dozena bat lagun ibiltzen dira laguntzen. Boluntarioak gara denok; bat izan ezik, gainerakoak musu truk aritzen gara lanean. Pertsona bakarra dugu kontratupean: klubaren kudeaketaz arduratzen dena.

Ospakizunetarako azalpenak emateko egin zenuten agerraldian aipatu zenuen emakumeen taldea indartzea dela erronketako bat.

Guk taldearen zuzendaritza hartu genuenean, ordurako bazegoen emakumeen taldea. Egia da, ordea, emakumeen taldeak osatzeko arazo handiagoak izaten ditugula gizonenak osatzeko baino, emakume gutxiago animatzen delako futbolean aritzera. Gaur egun osatuta daukagu gaztetxoetatik lehen taldera arteko eskailera hori, eta egitura hori indartzea eta sendotzea da gure helburua, etorkizunean ere nesken talde indartsu bat izango dugula bermatzeko.

Mutilen lehen taldean ahalik eta azpeitiar gehien egotea, hori ere zehaztu duzue erronka gisa. Gutxi daude, ala?

Exijentzia handikoa da Hirugarren Maila, eta ez da erraza azpeitiarrekin bakarrik osatutako talde batekin lehiatzea. Duela urte batzuk, Aitor Zulaika entrenatzaile zela, lehen postuan bukatu zuten liga; Bigarren B Mailara igotzeko kanporaketak jokatu zituzten, eta ia igo ere egin ziren. Orduan, azpeitiarrak ziren taldekide guztiak. Zoragarria litzateke berriz egoera hartan egotea, baina ez da erraza. Beheko mailetako taldeetan, salbuespenenak salbuespen, azpeitiarrak dira den-denak, eta burutik pasatu ere ez zaigu egiten kanpokoak ekartzea. Hirugarren Mailari eusteko, ordea, behar ditugu momentu honetan, nahiz eta ahalik eta gehienak azpeitiarrak izatea den gure helburua.

75. urteurrena dela eta, udalak Lagun Onak-i eskaini zion San Sebastianeko karroza, eta iragan igandeko Zuhaitz Egunean ere parte hartu zenuten. Zer ekitaldi gehiago egingo dituzue?

Gauza asko dauzkagu buruan, eta pixkanaka-pixkanaka ari gara lotzen, baina oraindik ezin ditugu aurreratu data zehatzak. Ospakizunetan ahalik eta herritar gehienek parte hartzea da gure asmoa, bai herriko beste kirol elkarteetakoek eta baita norbanakoek ere. Izango dira futbolari lotutako ekitaldiak, baina baita bestelakoak ere. Adibidez, futbolaren hainbat ertz jorratzeko hitzaldiak antolatuko ditugu. Hil honen bukaeran izango da lehenengoa, elikadurak futbolerako duen garrantziaren ingurukoa.

Zer gehiago daukazue lotuta?

Maiatzean, Jokoz kanpo antzezlana ekarriko dugu herrira, eta argazki erakusketa bat ere ari gara prestatzen; baita haur eta gaztetxoentzako ipuin bat eta klubaren historia jasoko duen liburu bat ere. Ereserkia berritzen ere ari gara: hitzak eginda daude, eta Unai Frantzesena musika sortzen ari da. Grabaketa herritarrekin egiteko asmoa dugu; polita izango da. Eta, noski, futbola ere izango dugu: uztailean, Garmendipen jokatuko du Realaren lehen taldeak; jokalari ohien partida bat ere antolatu nahi dugu; eta nesken Euskal Kopako finala hemen jokatzeko negoziazioetan gabiltza.

The post “Balioak lantzeko erreminta izan behar du futbolak” appeared first on Gipuzkoako Hitza.

]]>
Aitziber Arzallus 2019a urte berezia izango da Azpeitiko Lagun Onak futbol taldearen bueltan ibiltzen diren guztientzat, eta, nola ez, baita Iñigo Arregi klubeko presidentearentzat ere (Azpeitia, 1967). Taldeak 75 urte beteko ditu aurten, eta merezi duen bezala ospatzeko asmoa dute. Urte guztirako egitaraua prestatzen ari dira, era guztietako ekitaldiekin. Futbol zelaitik herrira zabaldu nahi dituzte ospakizunak, eta, ospakizun horien aitzakian, ahalik eta herritar gehienengana iritsi nahi dute. "Futbola, gure pasioa izateaz gain, besteengana hurbiltzeko bitarteko aproposa ere bada, eta, aurten, futbola eta urteurreneko ospakizunak baliatu nahi ditugu herritarrengana eta herriko gainerako elkarteetara gerturatzeko". Futbola bihotzean, balioak zelaian leloa aukeratu duzue urteurrena ospatzeko. Zergatik? Lelo bat aukeratu beharra geneukan, eta iruditu zitzaigun lelo horrek oso ondo adierazten duela gure filosofia: futbola daramagu bihotzean, guretzat dena baita futbola, baina uste dugu balioak lantzeko erreminta ere izan behar duela futbolak; gaztetxoekin ari garenean, batez ere. Zeintzuk dira balio horiek? Futbol eskolan, 9 urteko neska-mutilekin hasten gara lanean. Beraz, haien heziketaren arduraren parte bat daukagu. Saiatzen gara irakasten garrantzitsua dela ahalegintzea, lehiatzea eta borrokatzea, baina badirela horiek baino gauza garrantzitsuagoak ere; adibidez, kirola egitea bera, taldean aritzea, gainontzekoak errespetatzea eta ondo pasatzea. Adin horietako gaztetxoek irabazten eta galtzen ikasi behar dute, eta emaitza ez dela inporta duen bakarra, hori ere ikasi behar dute. Gure helburua izaten da, irabazi edo galdu, denak ondo pasatu izanaren sentipenarekin joatea etxera. Horrek ez du esan nahi zelaira lehiatzera eta irabaztera ateratzen ez garenik. Gurasoek ere landu beharko al lituzkete gaztetxoekin lantzen dituzuen balio horiek? Batzuei ondo etorriko litzaiekeela uste dut. Zergatik diozu hori? Guk futbolean jokatzen genuen garaian, gurasoak azaldu ere ez ziren egiten zelaira. Eta, orain, bai entrenamendu eta bai partida, gainean dituzte denbora guztian. Uste dut askatasun eta konfiantza pixka bat gehiago eman behar zaiela gaztetxoei, askoz erosoago ibiltzen direlako. Eta zelaian bakarrik ez, etxean ere bai, entrenamendurako motxila egiteko garaian, adibidez. Haiei utzi behar zaie motxila egiten: kapaz izan behar dute behar dituztenak hartzeko, euren materiala zaintzeko eta bueltan gauza guztiak ekartzeko. Askorako ematen dute 75 urtek, eta estualdiak ere pasatu izan ditu klubak. Gaur egun, zer moduz dago osasunez? Oso sendo dago. Denoi eragin zigun krisiak, eta baita klubari ere. Baina oso lan ona egin zuen aurreko zuzendaritza taldeak, eta zailtasunik handienak gaindituta zeuzkan guk hartu genuenerako. Hamazazpi talde dauzkagu federatuta —horietatik lau, neskenak— eta 311 jokalari dauzkagu guztira. Oinarriak ere onak ditugu, 165 gaztetxo baitabiltza futbol eskolan. Horiez gain, bederatzi entrenatzaile, teknikari eta laguntzaile ditugu; zazpi kide gaude zuzendaritzan; eta beste dozena bat lagun ibiltzen dira laguntzen. Boluntarioak gara denok; bat izan ezik, gainerakoak musu truk aritzen gara lanean. Pertsona bakarra dugu kontratupean: klubaren kudeaketaz arduratzen dena. Ospakizunetarako azalpenak emateko egin zenuten agerraldian aipatu zenuen emakumeen taldea indartzea dela erronketako bat. Guk taldearen zuzendaritza hartu genuenean, ordurako bazegoen emakumeen taldea. Egia da, ordea, emakumeen taldeak osatzeko arazo handiagoak izaten ditugula gizonenak osatzeko baino, emakume gutxiago animatzen delako futbolean aritzera. Gaur egun osatuta daukagu gaztetxoetatik lehen taldera arteko eskailera hori, eta egitura hori indartzea eta sendotzea da gure helburua, etorkizunean ere nesken talde indartsu bat izango dugula bermatzeko. Mutilen lehen taldean ahalik eta azpeitiar gehien egotea, hori ere zehaztu duzue erronka gisa. Gutxi daude, ala? Exijentzia handikoa da Hirugarren Maila, eta ez da erraza azpeitiarrekin bakarrik osatutako talde batekin lehiatzea. Duela urte batzuk, Aitor Zulaika entrenatzaile zela, lehen postuan bukatu zuten liga; Bigarren B Mailara igotzeko kanporaketak jokatu zituzten, eta ia igo ere egin ziren. Orduan, azpeitiarrak ziren taldekide guztiak. Zoragarria litzateke berriz egoera hartan egotea, baina ez da erraza. Beheko mailetako taldeetan, salbuespenenak salbuespen, azpeitiarrak dira den-denak, eta burutik pasatu ere ez zaigu egiten kanpokoak ekartzea. Hirugarren Mailari eusteko, ordea, behar ditugu momentu honetan, nahiz eta ahalik eta gehienak azpeitiarrak izatea den gure helburua. 75. urteurrena dela eta, udalak Lagun Onak-i eskaini zion San Sebastianeko karroza, eta iragan igandeko Zuhaitz Egunean ere parte hartu zenuten. Zer ekitaldi gehiago egingo dituzue? Gauza asko dauzkagu buruan, eta pixkanaka-pixkanaka ari gara lotzen, baina oraindik ezin ditugu aurreratu data zehatzak. Ospakizunetan ahalik eta herritar gehienek parte hartzea da gure asmoa, bai herriko beste kirol elkarteetakoek eta baita norbanakoek ere. Izango dira futbolari lotutako ekitaldiak, baina baita bestelakoak ere. Adibidez, futbolaren hainbat ertz jorratzeko hitzaldiak antolatuko ditugu. Hil honen bukaeran izango da lehenengoa, elikadurak futbolerako duen garrantziaren ingurukoa. Zer gehiago daukazue lotuta? Maiatzean, Jokoz kanpo antzezlana ekarriko dugu herrira, eta argazki erakusketa bat ere ari gara prestatzen; baita haur eta gaztetxoentzako ipuin bat eta klubaren historia jasoko duen liburu bat ere. Ereserkia berritzen ere ari gara: hitzak eginda daude, eta Unai Frantzesena musika sortzen ari da. Grabaketa herritarrekin egiteko asmoa dugu; polita izango da. Eta, noski, futbola ere izango dugu: uztailean, Garmendipen jokatuko du Realaren lehen taldeak; jokalari ohien partida bat ere antolatu nahi dugu; eta nesken Euskal Kopako finala hemen jokatzeko negoziazioetan gabiltza.

The post “Balioak lantzeko erreminta izan behar du futbolak” appeared first on Gipuzkoako Hitza.

]]>
https://gipuzkoa.hitza.eus/2019/02/15/balioak-lantzeko-erreminta-izan-behar-du-futbolak/feed/ 0
Harremanak estutzeko zubia https://gipuzkoa.hitza.eus/2019/02/15/harremanak-estutzeko-zubia/ https://gipuzkoa.hitza.eus/files/Munduko_Sukaldeak-150x150.jpg https://gipuzkoa.hitza.eus/2019/02/15/harremanak-estutzeko-zubia/#comments Thu, 14 Feb 2019 22:04:00 +0000 https://gipuzkoa.hitza.eus/?guid=a475eccd7e5a35fd84bad42e91b1364b Kerman Garralda Zubimendi

Familia batek baino gehiagok utzi behar izan du Ormaiztegi, hainbat arrazoi tarteko, eta kontrako bidea ere egin dute beste askok. Funtsean, edonor izan daiteke migratzaile. Horregatik, migrazioaren fenomenoa aztertu eta lantzeko proiektuari ekin dio Zumalakarregi museoak, herriko beste hainbat eragileren laguntzarekin. "Herritarren arteko berdintasuna ikusaraztea eta elkarren arteko harremanak estutzea da helburua", azaldu du Mikel Alberdik, museoko langileak. Hiru adar ditu proiektuak: munduko hainbat jakiren ikastaro eta bazkari bat egitea, ikasleekin lantzeko gida didaktiko bat sortzea, eta erakusketa bat egitea.

The post Harremanak estutzeko zubia appeared first on Gipuzkoako Hitza.

]]>
Kerman Garralda Zubimendi

Familia batek baino gehiagok utzi behar izan du Ormaiztegi, hainbat arrazoi tarteko, eta kontrako bidea ere egin dute beste askok. Funtsean, edonor izan daiteke migratzaile. Horregatik, migrazioaren fenomenoa aztertu eta lantzeko proiektuari ekin dio Zumalakarregi museoak, herriko beste hainbat eragileren laguntzarekin. “Herritarren arteko berdintasuna ikusaraztea eta elkarren arteko harremanak estutzea da helburua”, azaldu du Mikel Alberdik, museoko langileak. Hiru adar ditu proiektuak: munduko hainbat jakiren ikastaro eta bazkari bat egitea, ikasleekin lantzeko gida didaktiko bat sortzea, eta erakusketa bat egitea.

Bihar egingo dute lehen ekitaldia: Munduko Sukaldeak. “Helburu soziala du ekintza horrek. Jendearentzat oso bortitza izan daiteke zuzenean joan eta ‘etorkina zarenez, zurekin hitz egin behar dugu’ esatea. Apurkaapurka egin behar dugu kidetze lan hori, eta mahai baten inguruan biltzea izan daiteke lehen urratsa”, adierazi du Eider Arruti Zumalakarregi museoko hezkuntza arduradunak. Harri zopa, kuskusa eta babarrunak gozoekin egiten ikasiko dute lehenengo, eta herri bazkaria egingo dute ondoren. “Portugalgo, Marokoko eta Dominikar Errepublikako ohiko jakiak dira horiek, eta Ormaiztegin bizi diren hango migratzaileak izango dira irakasleak”, gaineratu du Arrutik. Ormaiztegin, gutxi gorabehera, 25 herrialdetako jendea bizi dela aipatu dute antolatzaileek.

Helduez gain, 11-12 urteko haurrekin ere ari dira migrazioa lantzen. “Garrantzitsua da haurrekin lan egitea, arrazakeria eta pentsamendu negatibo asko xurgatzen baitute egunerokoan”, ohartarazi du Arrutik. Guztiok gara migratzaile izeneko gida didaktikoa sortu dute horretarako: “Ez da galdetegi bat, migrazioaren gaia lantzeko sortutako material didaktiko bat baizik. Modu irekian landu nahi genuen gaia, gogoeta eta eztabaida eragin nahi genuelako. Oso interesgarria izaten ari da lanketa, espero ez genituen ondorioak ateratzen ari garelako”.

Arrazakeria “hain fina eta normalizatua” denez, ia nabaritu ere ez dela egiten jabetu dira arduradunak. “Hemen jaio bai baina gurasoak etorkinak dituzten semealabek esaten zuten sekula ez dutela jasan arrazakeriarik. Baina lanketa egin ostean azaltzen dira, adibidez, azalaren koloreagatik tratu desberdina jaso duten egoerak”, dio Arrutik, eta gaineratu du ez dela adibide solte bat. “Bidaiari, eskale, immigrante, errefuxiatu, kanpotar, turista eta bisitari hitzak gizartean ikuskera onena duenetik txarrenera antolatzeko eskatu genien ikasleei. Eta ez zekiten zergatia, baina, oro har, hitzak berdin zerrendatu zituzten denek”.

Aurreiritzi horiek iraultzeko, ezinbestekotzat jo dute etorkinen egoera lehen pertsonan ezagutzea. “Arrazakeriatik aldendu eta gune neutral batetik pertsonak ezagutzeko, ikasleek herriko migratzaile bat elkarrizketatuko dute Guztiok gara migratzaile proiektuaren amaieran. Euren historiari buruz galdetuko diete, zergatik etorri diren Ormaiztegira, nolakoa izan den herriaren harrera…”. Etorkinak gertuagotik ezagutu nahi dituzte, pertsona horiek, funtsean, hobeto ezagutzeko.

XIX. mendeko errealitatea

“Maila ekonomikoarekin ere lotzen dugu etorkina; behartsua da etorkina”, hasi du azalpena Arrutik. “Diruarekin datorrenari ez diogu erreparatzen non jaiotakoa den, eta ez dugu desberdin tratatzen. Diruari eta jatorriari erreparatu gabe, denak berdinak garela erakutsi nahi dugu guk”. Proiektuaren bukaeran, ikasturte amaieran, erakusketa bat antolatuko dute egindako elkarrizketa guztiak herritarrei erakusteko.

Ez da izango erakusketa bakarra, XIX. mendean Euskal Herrian izan ziren migrazio fenomenoen inguruko erakusketa bat ere antolatuko dutelako irailean. “Zumalakarregi museoak beti lantzen ditu XIX. mendeko gaiak, eta migrazioaren inguruan egitea erabaki dugu oraingoan, bere garaian gaia puripurian egon zelako”, azaldu du Alberdik. “Erakusketa gaur egungo egoeraren ispilu izan dadin nahi dugu, bi mende igarota ere errealitatea nahiko antzekoa delako”. EHUko Soziologia sailarekin eta Immigrazioaren Euskal Behatokiarekin elkarlanean ari dira prestatzen erakusketa.

Joanetorri askokoa izan zen XIX. mendea. “Karlistaldiak ditugu, batetik; gerraren eraginez kanpora joan behar izan zuten askok. Gerra hori amaitzean, jazarpen politikoagatik erbesteratuak ere izan ziren. Eta, azkenik, industrializazioaren eraginez, jende asko etorri zen Goierri ingurura, Extremadura eta Andaluzia aldetik [Espainia], bereziki”, xehatu du Alberdik.

XIX. mendearen amaieran eta XX.aren hasieran sortu ziren Irizar, CAF eta beste hainbat enpresa, eta garai horretakoa da Ormaiztegi zeharkatzen duen MadrilHendaia trenbidea ere 1863an eraiki zuten Ormaiztegiko zubia—. Horrek nabarmen erraztu zuen migrazioa. Ordutik, jendearen joan-etorriek ez dute izan geldiunerik, baina batzuen eta besteen hartu-emana ezin izan da egonkortu. Bideari ekin diote ormaiztegiarrek.

The post Harremanak estutzeko zubia appeared first on Gipuzkoako Hitza.

]]>
https://gipuzkoa.hitza.eus/2019/02/15/harremanak-estutzeko-zubia/feed/ 0
Iker Eizagirre: “Udalak oso ikuspegi zentralista du; auzoak ez ditu kontuan” https://gipuzkoa.hitza.eus/2019/02/15/iker-eizagirre-udalak-oso-ikuspegi-zentralista-du-auzoak-ez-ditu-kontuan/ https://gipuzkoa.hitza.eus/files/Iker_Eizagirre-150x150.jpg https://gipuzkoa.hitza.eus/2019/02/15/iker-eizagirre-udalak-oso-ikuspegi-zentralista-du-auzoak-ez-ditu-kontuan/#comments Thu, 14 Feb 2019 22:03:00 +0000 https://gipuzkoa.hitza.eus/?guid=95e3cfaa6553295e66728370fc525820 Eider Goenaga Lizaso

Hiritik At elkarteko kidea da Iker Eizagirre (Irun, 1988), eta San Migel auzoaren 2025. urterako plangintza diseinatzeko prozesuan buru-belarri aritu da lanean. Irunen hiria oso perspektiba zentralistatik eraikitzen dela azaldu du, eta auzotarrek euren hiriaren diseinuan parte hartzeko eskubidea aldarrikatu du.

The post Iker Eizagirre: “Udalak oso ikuspegi zentralista du; auzoak ez ditu kontuan” appeared first on Gipuzkoako Hitza.

]]>
Eider Goenaga Lizaso

Hiritik At elkarteko kidea da Iker Eizagirre (Irun, 1988), eta San Migel auzoaren 2025. urterako plangintza diseinatzeko prozesuan buru-belarri aritu da lanean. Irunen hiria oso perspektiba zentralistatik eraikitzen dela azaldu du, eta auzotarrek euren hiriaren diseinuan parte hartzeko eskubidea aldarrikatu du.

Non du jatorria Irungo San Migel auzorako egin duzuen planak?

San Migel auzoan sortu zen Hiritik At elkartea, Lakaxita gaztetxean. Ekonomia mailan autogestioa zabaltzeko zerbait egin behar genuela ikusi genuen, eta hori izan zen sorburua. Gure helburuetako bat da hiria era parte hartzaile batean birdefinitzeko espazioak martxan jartzea. Demokrazia espaziala da oinarria: hiritarrak bizi diren ingurunearen eta hiriaren eraikuntzan parte izatea.

Baina plangintza ez da Hiritik At-ek soilik egina…

Ez, Lakaxitan beti izan dugu oso harreman estua San Migeleko auzo elkartearekin. Gauza asko egin ditugu elkarrekin, eta esaten ziguten beraiek bazituztela auzorako aldarrikapen batzuk, baina ez zituztela ordenatuak, aldarrikapen horiek auzoan sozializatu eta babesa lortzea falta zitzaiela… Guk berehala ikusi genuen prozesu bat martxan jartzeko aukera, prozesu serio eta formalago bat.

Erakundeek eman al dizuete laguntzarik?

Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru laguntza bat lortu genuen partaidetza sustatzeko laguntza lerrotik. Baina Irungo Udalarenik, ez. Hain zuzen ere, parte hartze prozesu honek lotura zuzena dauka udalak hiria planifikatzeko daukan moduarekin, auzoei ematen dien garrantzi eskasarekin. Udalak oso ikuspegi zentralista du hiria planifikatzeko orduan, auzoak ez ditu kontuan.

Udazkenean hasi zineten plana diseinatzen.

Bai, irailean hasi ginen prozesuaren diseinua egiten eta eragileekin kontaktuan jartzen. Izan ere, prozesu honetan, guretzat, plangintza bera bezain garrantzitsua zen auzoan saretze lan bat egitea, komunitatea sendotzea…

Lau faseko prozesua izan da; zeintzuk izan dira pausoak?

Lehen fasean, auzoaren diagnosia egin genuen, sei lan ildoren inguruan: hirugarren adina, gazteria, kultur artekotasuna, generoa, hirigintza eta azpiegiturak. Bestalde, auzoko eragileekin bilera txanda bat egin genuen, gure asmoen berri eman eta prozesua dinamizatuko zuen talde eragilera gonbidatzeko. Prozesuaren zabalpen komunikatiboa ere hasi genuen, guztiek jakin zezaten prozesu honen berri. Bigarren fasea izan zen talde eragilea sortzea.

Lortu zenuten eragileen partaidetza zabal hori?

Baietz esango nuke. Ordezkatuta egon dira, besteak beste, auzoko bi ikastetxeak, gazte asanblada, Lakaxitan egoitza duen etorkinen integraziorako Indoamerika Herria elkartea, Urantzu merkatuko saltzaileak, hirugarren adinekoen zentroko kideak… Eta baita inolako taldetan parte hartzen ez duten auzotarrak ere. Talde horrek gidatu du prozesu osoa. Auzotar guztiei irekitako hiru lan saio egin ditugu, eta talde eragileak txukundu eta taxutu ditu bilera bakoitzean ateratako ondorioak, hark egin dizkie proposamenak auzotarrei…

Eta 23 jarduera zehazten dituen plana atera da hortik?

Bai, eta talde teknikoak taxutu du hori. Bileretan ateratako gauzak egingarritasunaren ikuspegitik landu, nork gauzatu beharko lituzkeen aztertu… Txosten sendo bat landu genuen; auzotarrei dena ondo xehatuta aurkeztu genien, onar zezaten. Eta hura onartuta, maketatu eta itxura ematea izan zen hurrengo lana. Laugarren fasean gaude orain, zabalpenean.

Jarduera batzuk udalak egitekoak dira —igogailua, kasurako—, baina beste batzuk auzotarrek beraiek egin beharrekoak dira, ezta?

Bai, 23 jarduerak ez dira besterik gabe udalari egiten zaizkion eskaerak, ez da aldarrikapen zerrenda huts bat. Lehen esana dizudanez, plana bada garrantzitsua, baina hori bezain garrantzitsua edo garrantzitsuagoa da planaren bueltan ehuntzen den sarea, eraikitzen den komunitatea. Eta hainbat neurri edo jarduera komunitate horrek eraman behar ditu aurrera, zalantzarik gabe. Adibidez, kultur artekotasunean eta genero ikuspegiari dagokionez, auzo mailan landu beharrekoa da, neurri handi batean.

Nola gauzatuko duzue zabalpen fase hori?

Aurkezpen publiko ohiko bat egin genuen lehenengo, eta ibilbide moduko bat egin genuen joan den larunbatean, planean jasotzen diren ekintzak eta jarduerak bertatik bertara azaltzeko. 60 lagun inguruk parte hartu zuten; auzotarrak ziren asko, baina baita alderdi politikoetakoak —prozesuan ez zaie parte hartzen utzi— eta Irungo beste auzo batzuetako elkarteak ere. Interesa sortu du, eta pozik gaude.

The post Iker Eizagirre: “Udalak oso ikuspegi zentralista du; auzoak ez ditu kontuan” appeared first on Gipuzkoako Hitza.

]]>
https://gipuzkoa.hitza.eus/2019/02/15/iker-eizagirre-udalak-oso-ikuspegi-zentralista-du-auzoak-ez-ditu-kontuan/feed/ 0
Lapiko bakoitzari, bere tapa https://gipuzkoa.hitza.eus/2019/02/15/lapiko-bakoitzari-bere-tapa/ https://gipuzkoa.hitza.eus/files/Francisco_Javier_Lazaro_Azpeitiko_notarioa-150x150.jpg https://gipuzkoa.hitza.eus/2019/02/15/lapiko-bakoitzari-bere-tapa/#comments Thu, 14 Feb 2019 22:02:00 +0000 https://gipuzkoa.hitza.eus/?guid=0ec4c8e3c74b8a474e4187951dec8f86 Aitziber Arzallus
Herentzia kontuek liskar handiak eragin izan dituzte familia batzuetan. Baita gurasoek euren ondarea banatzeko testamentua egina zuten kasuetan ere. "Eta baserri bat tartean denean, are gehiago", dio Ana Mari Eizagirre Hitzez emakume baserritarren elkarteko presidenteak.

The post Lapiko bakoitzari, bere tapa appeared first on Gipuzkoako Hitza.

]]>
Aitziber Arzallus

Herentzia kontuek liskar handiak eragin izan dituzte familia batzuetan. Baita gurasoek euren ondarea banatzeko testamentua egina zuten kasuetan ere. “Eta baserri bat tartean denean, are gehiago”, dio Ana Mari Eizagirre Hitzez emakume baserritarren elkarteko presidenteak. Haren arabera, nekazari munduan, “kalean baino arazo handiagoa” dago herentzia kontuekin, “ikuspuntuaren arabera testamentu baten interpretazioa erabat alda daitekeelako”. Horrelako arazoak saihesteko asmoz, Euskal zuzenbide zibila, zertarako egin testamentua? jardunaldiak egin zituzten, iragan astean, Azpeitian. Francisco Javier Lazaro Azpeitiko notarioak eman zuen hitzaldi nagusia, eta kudeatzaile agentzia baten ordezkariak ere aritu ziren zalantzak argitzen.

Historikoki, Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak, bakoitzak bere foruak izan ditu, eta horiek arautu izan dituzte testamentuak. “Tartean baserri bat dagoen kasuetan, hari ematen zaion balioa izaten da gakoa. Baserritarrak kontuan izango du han bizitzeak eta handik bizitzeak duen balioa. Horretarako, aldundira, Lurgintzara, Abelurrera edo landa garapenerako beste edozein erakundetara joan zaitezke, eta haietako edozeinen bidez joango da aldundiko norbait baserria balioztatzera”.

Erakunde horietakoren batera joan beharrean, etxe agentzia batera joanez gero, eta baserriak zenbat balio duen hark erabakiz gero, emaitza “oso desberdina” izango dela azpimarratu du Eizagirrek. Haren esanetan, hortik sortzen dira familia liskarretako hainbat. “Izan ere, epaiketa batean, denek daukate arrazoia. Bi abokatu egoten dira, bakoitza berea defendatzen, berez arrazoia batek izan behar lukeenean. Zer gertatzen da? Ikuspegi desberdinak direla. Kazolak bere tapa izaten du, baina beste tapa bat ere egokia izan daiteke”.

Eizagirrek ondorio “argia” atera zuen jardunaldietatik: “Testamentua egin behar duen pertsona, izan gazte, izan zahar, joan dadila, gutxienez, bi notariorengana dituen zalantzak argitzera”. Notarioek zerbitzu hori ez dutela kobratzen argitu du elkarteko presidenteak. “Eta, beraz, ez dadila gelditu lehenak esaten dionarekin; joan dadila, gutxienez, beste batengana edo birengana. Eta ez testamentua egiterakoan bakarrik, bizi garen artean ere gauza asko egin daitezke gure interesak defendatzeko”.

2016an aldaketak egin zituzten EAEko Kode Zibilean, eta testamentu eta oinordetza kontuei ere eragin zieten aldaketa horiek. “Adibidez, senar-emazteek elkarri utz diezaiokete dena, eta bizirik gelditzen denak erabaki dezake ondasunekin zer egin. Gaur egun ez baitago ia inolako betebeharrik eta seme-alaba bakoitzari gutxienekorik utzi beharrik. Nahi izanez gero, atariko txakurrari utz diezaiokezu ia dena. Edo egin daitezke alde guztien onespenik gabe atzera bota ezin diren akordioak ere”. Gauza asko egin daitezkeela adierazi du Eizagirrek. “Azpeitiko notarioak esan zuen: ‘Legea bera da guztiontzat, baina hura ikusteko eta ulertzeko modu bat baino gehiago egon daitezke. Beraz, kobratzen ez dugunez, onena da notario batengana baino gehiagorengana joatea, iritzi bat baino gehiago entzutea, eta ondoen datorkigunaren araberako erabakiak hartzea'”. Aholku horixe emango luke Eizagirrek ere.

Urola Kostako bost emakume baserritarrek sortu zuten Hitzez elkartea, 2007an, landa inguruneko emakumeen osasuna hobetzeko helburuarekin. “Historikoki, landa inguruneko emakumeek ez dute izan gunerik baserrian duten eginkizunen inguruko bizipen, zailtasun, beldur, poz eta antsietateak adierazteko. Badakite euren lana familiako kideen zainketa dela, baina, askotan, ahaztu egiten zaie euren burua ere zaindu behar dutela. Izan ere, besteak zaintzeko, aurrena norberak egon behar du ondo”. Eizagirreren esanetan, horretarakoxe sortu zuten Hitzez, eta dozena bat urte geroago, horretan jarraitzen dute. “Emakume baserritar gisa, gure inguruan ditugun arazoak azaleratzen saiatzen gara gu. Gauza ez da etxean dauzkagun arazoak lau haizeetara zabaltzea, baizik eta haietaz hitz egitea eta hausnartzea, egoera horretan egon daitezkeenei irtenbidea topatzen laguntzeko”. Elkarteko presidenteak onartu du, askotan, arazoak norberak bakarrik dituela pentsatzen dutela askok. “Arazo horiez hitz egiten hasten garen arte, orduan jabetzen gara ingurukoak ere antzera dabiltzala, eta ez garela bakarrak”.

Laguntza pertsonalizatua

Era askotako ekintzak antolatzen eta garatzen dituzte elkartean, hala nola hitzaldiak, laguntza taldeak eta tailerrak, betiere osasun, soziologia eta zuzenbide arloetan gaitasuna daukaten profesionalen laguntzarekin. Eta taldeko jarduerez gain, laguntza pertsonalizatua ere eskaintzen dute. “Norbait arazoren batekin etortzen bazaigu, saiatzen gara hari argi pixka bat ematen, behar dituen profesionalengana bideratzen eta hari jarraipena egiten”, azaldu du Eizagirrek.

Apirilaren 1erako antolatu dituzte hurrengo jardunaldiak. Mendekotasunaren gaia jorratuko dute, Zarauzko Zarautz hotelean, 15:00etan hasita. “Gure inguruan, zoritxarrez, gero eta pertsona gehiagok du mendekotasunen bat, eta ez alkoholarekikoa bakarrik, era guztietako mendekotasuna baizik. Horregatik, erabaki dugu hurrengo jardunaldian gai hori jorratzea; interesa duen oro azaldu dadila”.

The post Lapiko bakoitzari, bere tapa appeared first on Gipuzkoako Hitza.

]]>
https://gipuzkoa.hitza.eus/2019/02/15/lapiko-bakoitzari-bere-tapa/feed/ 0
Gaurtik, 23 bertsolari ariko dira lehian Gipuzkoako Eskolartekoan https://gipuzkoa.hitza.eus/2019/02/15/gaurtik-23-bertsolari-ariko-dira-lehian-gipuzkoako-eskolartekoan/ https://gipuzkoa.hitza.eus/files/GIPUZKOAKO_ESKOLARTEKO_TXAPELKETAKO_FINALA-150x150.jpg https://gipuzkoa.hitza.eus/2019/02/15/gaurtik-23-bertsolari-ariko-dira-lehian-gipuzkoako-eskolartekoan/#comments Thu, 14 Feb 2019 22:01:00 +0000 https://gipuzkoa.hitza.eus/?guid=b0777310c9c469e5ebeeb2ba3205185f Unai Zubeldia

Gaur hasiko da, Ibarrako Sendi Ekintza elkartean (20:00), eta apirilaren 5ean amaituko da, Deban, Lasturko plazako tabernan. Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketak zehaztuta dauka hurrengo bi hilabeteetarako egutegia. Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak elkarlanean antolatzen dute txapelketa, eta, iaz bezala, bi zati izango ditu aurtengoak ere: bat-batekoa eta idatzizkoa. 14 eta 18 urte arteko gazteek lau kanporaketa eta finala izango dituzte bat-batekoan —23 bertsolari ariko dira lehian, eta iaz baino saio bat gutxiago egingo dute—, eta zortzi saio egingo dituzte idatzizkoan, bailaraka antolatuta.

The post Gaurtik, 23 bertsolari ariko dira lehian Gipuzkoako Eskolartekoan appeared first on Gipuzkoako Hitza.

]]>
Unai Zubeldia

Gaur hasiko da, Ibarrako Sendi Ekintza elkartean (20:00), eta apirilaren 5ean amaituko da, Deban, Lasturko plazako tabernan. Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketak zehaztuta dauka hurrengo bi hilabeteetarako egutegia. Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak elkarlanean antolatzen dute txapelketa, eta, iaz bezala, bi zati izango ditu aurtengoak ere: bat-batekoa eta idatzizkoa. 14 eta 18 urte arteko gazteek lau kanporaketa eta finala izango dituzte bat-batekoan —23 bertsolari ariko dira lehian, eta iaz baino saio bat gutxiago egingo dute—, eta zortzi saio egingo dituzte idatzizkoan, bailaraka antolatuta.

Ondo dagoena ez aldatzea komeni izaten da gehienetan. “Egiturari dagokionez, aurten ez daukagu berritasun handirik”, zehaztu du Jokin Labaienek, Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko kideak. “Afari giroko saioak izaten dira bat-batekoak. Hala egiten ari gara azken urteotan, eta gazte horientzat formula polita dela uste dugu. Areto itxi batean jendaurrean kantari hasi beharrean, errazagoa izaten da afalosteko goxotasunean aritzea”. Finala iaz eraman zuten lehen aldiz Lasturrera. “Eta oso-oso ondo atera zen dena. Ehun lagun baino gehiago elkartu ziren mahai inguruan, oso giro onean”. Bertsolariak eserita aritzen dira kanporaketa guztietan. “Eta zutik finalean; hori izaten da aldaketa bakarra”. Gaurko Ibarrako saioaz gain, Zestoako Lau Itturri elkartean ariko dira martxoaren 1ean, Orioko Aldapa ellartean martxoaren 15ean, eta Oñatiko Larrain-Gain elkartean martxoaren 22an. Parte hartzaileen artean dira iazko txapelduna (Oihana Arana) eta txapeldunordea (Aner Peritz Manterola Euzkitze).

Idatzizkoari dagokionez, berriz, ondorengoa da egutegia: Lezoko Gezala aretoan ariko dira martxoaren 26an, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean martxoaren 27an, Tolosako Laskorain ikastolan martxoaren 28an, Elgoibarko ikastolan martxoaren 29an, Eskoriatzako Arizmendi ikastolako Almen gunean apirilaren 2an, Azpeitiko Soreasu antzokian apirilaren 3an, Hernaniko Biteri kultur etxean apirilaren 4an, eta Orioko Karela kiroldegian apirilaren 5ean. “Ordubeteko tartea uzten zaie bertsoak egiteko, eta bertaratzen direnei saio didaktiko bat eskaintzen zaie gero”. Sari banaketa bakarra egiten zuten garai batean. “Baina, eskualdez eskualde, egunean bertan banatzen dira sariak orain, eta bailara bakoitzean mugimendua sortzen laguntzen du horrek”.

Harreman sareak sortzen

Gipuzkoan bertsolaritza “oso osasun onean” dagoela azpimarratu du Labaienek. “Azken urte luzeotan, bai hezkuntza arautuan eta bai hortik kanpo, bertso eskolen bidez, asko indartu da bertsolaritza, eta hori nabaritu egiten da gero plazan. Hainbat egitura baliatuta, bertsoarekiko zaletasun handia sortzen ari da gaztetxoen artean”. Eta kantitatearekin bakarrik ez, askotan bertsolari gazteen mailarekin ere harrituta gelditzen direla onartu du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko kideak. “Eskolartekoei edo udalekuei esker, tokian tokiko bertso eskoletatik kanpo ere harreman sareak sortzen ari dira gazte horik, eta nabari da euren espazioak baliatuta zaletasuna areagotzen ari dela”.

Labaienen hitzetan, gazte horientzat bertsolaritza ez da izaten bertsoak osatze hutsa. “Zerbait gehiago da; lagunartea, motibazioa…”. Eta iazko finaleko saioa da horren erakusgarri. “Oso jende gaztea zegoen entzuleen artean, eta hori ez da kasualitatea”.

The post Gaurtik, 23 bertsolari ariko dira lehian Gipuzkoako Eskolartekoan appeared first on Gipuzkoako Hitza.

]]>
https://gipuzkoa.hitza.eus/2019/02/15/gaurtik-23-bertsolari-ariko-dira-lehian-gipuzkoako-eskolartekoan/feed/ 0
Egitaraua https://gipuzkoa.hitza.eus/2019/02/15/egitaraua-24/ https://gipuzkoa.hitza.eus/2019/02/15/egitaraua-24/#comments Thu, 14 Feb 2019 22:00:21 +0000 https://gipuzkoa.hitza.eus/?p=136377 Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean ondorengo proiekzioak izango dira hurrengo bi astelehenetan. 19:00etatik 20:30era izango dira bi saioak.

Otsailak 18 Underwater Basque Country. ...

The post Egitaraua appeared first on Gipuzkoako Hitza.

]]>
Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean ondorengo proiekzioak izango dira hurrengo bi astelehenetan. 19:00etatik 20:30era izango dira bi saioak.

Otsailak 18
Underwater Basque Country. El otro mar de los vascos. Alberto Santolaria. Euskal Herria. 3 min.
Ruido. Jose Antonio Valverde. Lagunas de Ruidera (Espainia). 6 min.
Out of the black & into the blue. Anilao. Alex del Olmo. Filipinak. 4 min.
Impermanencia. Julian Rodriguez. Thailandia. 5 min.
Hondar2050. Cesare Maglioni. Gipuzkoa-Bizkaia-Lapurdi. 45 min.
Maldivas. David Galdañ Fernandez. Maldivak. 5 min.
Deep. Mikel Yarza. Gipuzkoa. 4min.
Pura Maro. Maite Erauskin. Euskal Herria-Australia-Mexiko. 6 min.
Scorpionfish. Guy eta Anita Chaumette. Mexiko. 8 min.

Otsailak 25
Cimasub 2018 ekitaldiko argazki irabazleak. Javier Ferrer, Massimo Giorgetta, Manuel Campillo, Iñaki Alcalde eta Aldo Gustavo Galante. 6 min.
Momentos robados. Borja Inza. Gipuzkoa. 7 min.
Out of the black & into the blue. Philippines. Alex del Olmo. Filipinak. 4 min.
Ocean Shock’s. Alberto Santolaria. Kantabria (Espainia)-Bizkaia-Gipuzkoa. 4 min.
Los secretos del Ángel. Elodie Turpin. Kanariak (Espainia). 26 min.
Pisciforms. Olivier Van den Broeck. Maurizio. 11 min.
Black & Blue. Julie Ouimet. Indonesia-Itsaso Gorria-Alaska. 5 min.
Out of the black & into the blue. Truk Lagoon. Alex del Olmo. Mikronesia. 3 min.
De cerca. Daniel Aldaya. Mexiko. 19 min.

The post Egitaraua appeared first on Gipuzkoako Hitza.

]]>
https://gipuzkoa.hitza.eus/2019/02/15/egitaraua-24/feed/ 0