gipuzkoa

«Zahartzeko eredu berri bat asmatzen ari gara, eredu tradizionala baina askoz ere dibertigarriagoa dena»

«Zahartzeko eredu berri bat asmatzen ari gara, eredu tradizionala baina askoz ere dibertigarriagoa dena»

Gaur egun, jende gehiagok zeharkatzen du 80 urteren langa, eta Arantxa Urretabizkaia (Donostia, 1947) idazle eta kazetariak dio sasoi horri aurre egiteko «maparik gabe» abiatu direla asko eta asko. Hainbat belaunaldikiderekin batera, zahartzaroa bizitzeko eredu berri baten bila ari da, bere ustez, eredu tradizionala baino «askoz ere dibertigarriagoa» dena. Ez du erabakiak hartzen diren lekutik...

Euskoa, aurki Oiartzualdean eta Baztanen

Euskoa, aurki Oiartzualdean eta Baztanen

Europan, gehien erabiltzen den tokiko moneta da euskoa. Gaur egun, Ipar Euskal Herrian erabiltzen da, eta hala izan da azken hamabi urteetan, sortu zenetik. Baina jauzi bat eman nahi du euskoak, eta Hego Euskal Herrian ere erabili ahal izango da laster. Bi eskualde izango dira euskoa erabiltzen lehenak: Baztan (Nafarroa) eta Oiartzualdea. Horrenbestez, Oiartzunen, Lezon,...

«Punta-puntako afizionatuak» lehiatuko dira Xabier Goñiren omenezko pilota txapelketan

«Punta-puntako afizionatuak» lehiatuko dira Xabier Goñiren omenezko pilota txapelketan

Xabier Goñi zenaren oroimenezko 33. pilota txapelketa jokatuko dute bihartik apirilaren 16ra bitarte, Zumarragako Beloki pilotalekuan. Beloki pilota elkarteko eta Kirolzale enpresako ordezkari Iñigo Vianak esan du «gazteak eta pilota» izan zirela Goñiren bizitzako bi ardatz nagusiak. Hain zuzen ere, hark egindako «lan bikainari aitortza» egiteko asmoz, elkarteak «erreferentziazko txapelketa egoki» bat eskaini nahi die...

Beste jangela eredu batzuen eskean

Beste jangela eredu batzuen eskean

Ez da oso ohikoa janarian zomorroak topatzea, eta are gutxiago behin baino gehiagotan. Ohikoa ez den arren, ikastetxe batean baino gehiagotan gertatu da hori, besteak beste, Hernaniko Langile Ikastolan. 2023ko azaroan, ikastetxe horretako gurasoek jakinarazi zuten har bat aurkitu zutela jangelan ateratako janarian. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak espedientea ireki zion jangelako janariaz arduratzen den enpresari:...

«Uste dut nerabezaroari kendu egin behar zaiola jartzen zaion kutsu negatiboa»

«Uste dut nerabezaroari kendu egin behar zaiola jartzen zaion kutsu negatiboa»

Arrasateko Udala herriko gurasoentzako askotariko hitzaldiak eta tailerrak egiten ari da egunotan. Tailer batean, gurasoen abileziak garatzeko trebakuntza praktikoa eskaintzen dute, eta, beste batean, haurrei masajeak emateko irizpideak eman. Bada nerabeen gurasoentzat propio prestatutako tailer sorta bat ere —Nerabeak, erronka bat norentzat?—, eta Agipad droga abusua ikertzeko eta prebenitzeko elkartea ari da saioak ematen. Pakita Mateos elkarteko prebentzio taldeko arduradunak (Givors-Rhone,...

«Niretzat, inauteriak martxoan hasi eta otsailean bukatzen dira»

«Niretzat, inauteriak martxoan hasi eta otsailean bukatzen dira»

Zaldunita da Joxe Mari Barriolari (Belauntza, 1973) Tolosako inauterietatik gehien gustatzen zaion eguna, igandea, baina, batez ere, mozorrotzea maite du. Prestaketa lanei denbora eskaintzen die urtero, eta, aurtengo inauteriek ustekabean harrapatu badute ere, prest du mozorroa. Tolosan atzo hasi ziren inauteriak. Hemen dira mozorroa janzteko egunak. Gogoz al zaude? Azken urteotan nabaritu dut jendea zain egoten dela ea zer...

«Hirigintzak eta pilotak harreman zuzena izan dute Euskal Herrian»

«Hirigintzak eta pilotak harreman zuzena izan dute Euskal Herrian»

Euskal pilotarekin harreman estua duen familia batean hazia eta hezia da Daniel Carballo arkitektoa (Zumaia, 1971). Bere ibilbidean, lanbidea eta denborarekin pasio bihurtu duen jarduna uztartu ditu: arkitektura eta pilota. Unibertsitateko tesirako egindako ikerketa lanean pilota jokoak eta arkitekturak duten harremana aztertu zuen, eta azken urteotan «ia ahaztuta dauden» pilota modalitate zaharrak ezagutzera emateko egin...

Txutxeak, jamoia eta brilli-brillia

Aspaldi baten Arabako gure lagun batzuk etorri ziren Gipuzkoako izkina honetara afaltzera. Taberna euskaldun baten afaldu genuen. Zerbitzariak, karta eman ordez, zer zuten «kantatu» egin zigun. Lehenengo plateren zerrendan jamoia zegoela kontatu zuen. Jamoia. Arabar haien artean euskaldun berriren bat ere bazegoen, eta mahaian egindako komentarioa ―ez zerbitzariari― jamoiarena ea zer zen, hain euskaldunak izanda...

Ramon Esparza da orain protagonista

Ramon Esparza da orain protagonista

Cristobal Balentziaga moda diseinatzailea (Getaria, 1895-1972) historiako jostunik famatuenetariko bat izan zen. Hark egindako trajeak mundu osoko pasareletan jantzi zituzten, eta Balentziaga marka, gaur egun, munduko entzutetsuenetariko bat da. Bere ibilbidean, hainbat diseinatzaile izan zituen alboan; haien artean, Ramon Esparza (Lesaka, Nafarroa, 1923-1997). Esparzak urte asko egin zituen Balentziagaren ondoan, eta, orain, hura bilakatu da...

Azkoiti-Azpeitietako Iraurgi saskibaloi klubak kontzientzia piztu nahi du sexu erasoen protokoloaren bidez

Azkoiti-Azpeitietako Iraurgi saskibaloi klubak kontzientzia piztu nahi du sexu erasoen protokoloaren bidez

Azkoiti-Azpeitietako ISB Iraurgi saskibaloi klubeko kideek urtebete inguru jardun dute haur eta nerabeak zaintzeko, sexu jazarpena eragozteko eta sexu erasoetatik babesteko protokoloa lantzen, eta urte honen hasieran jarri dute martxan. Klubeko arduradunek adierazi dutenez, protokoloaren helburua da kirola «modu osasuntsuan eta seguruan» egin ahal izatea. Hain zuzen ere, horren kontzientzia piztu nahi diete Iraurgi osatzen...