Albisteak

Pistan nola, itsasoan hala

Pistan nola, itsasoan hala

Olatz Mitxelena

Ez da bere ohiko modalitatea, baina bistan da horretan ere bikain moldatzen dela. Begoña Lazkano pasaitarrak oso emaitza onak lortu zituen joan den asteburuan Vila Joiosan (Alacant, Herrialde Katalanak), Itsas Kayakeko Europako Txapelketan: laugarren postua lortu zuen K1ean, bakarka, eta brontzezko domina kolkoratu zuen gero, K2 mistoan, Daniel Sanchez Viloria espainiarrarekin batera. Txapelketara sasoi onean iritsi bada ere, ezustekoa eman du Trintxerpeko piraguista gazteak.

Klik eta klik, historian bidaian

Klik eta klik, historian bidaian

Unai Zubeldia

Gaur egungo gailuekin, badirudi edonor izan daitekeela argazkilari, baina lanketa handia dago argazki bakoitzaren atzean". Iñaki Delgado Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko kidearen hitzetan, "argi polita edukitzea" da argazki ona ateratzeko ezinbesteko lehen baldintza. "Argiarekin egiten dugun jolasa delako argazkia". Argazkigintzak umetan zaletu zuen Delgado, eta pasioz bizi du elkartearen eguneroko jarduna.

Etxebizitza eskubidea etxe hutsekin betez

Etxebizitza eskubidea etxe hutsekin betez

Eider Goenaga Lizaso

Bizileku bat izatea eskubide subjektibo gisa izendatzen du Euskal Autonomia Erkidegoko Etxebizitzaren Legeak, eta etxebizitza hutsak dituzten jabeak zigortzea, alokatzera behartzea edo etxea desjabatzea aurreikusten du. Lege hori 2015eko ekainean onartu zuen Eusko Legebiltzarrak, baina indargabe gelditu zen indarrean sartzeko aukerarik izan baino lehen. Legearen hainbat punturen kontrako helegitea aurkeztu zuen Espainiako Gobernuak, eta 2016ko apirilean Espainiako Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzi zuen legearen aplikazioa, haren edukien gaineko erabakia hartu arte. Urriaren 2an heldu zen erabakia: Konstituzionalak ontzat jo ditu legearen ia puntu guztiak. Horren ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak eta udalek bi urtean baino gehiagoan hutsik dauden etxebizitzen inguruko neurriak hartzeko aukera dute.

Etorkin adina begirada

Etorkin adina begirada

Eider Goenaga Lizaso

Gipuzkoa osoan, 65.000 inguru dira Espainiakoa ez den beste pasaporte batekin bizi diren etorkinak. Sorterria utzi izanak batzen ditu, baina bere istorioa du bakoitzak. Immigrazioa ez da errealitate bakarra; ez da gauza bera emakume edo gizon izatea, musulman edo katoliko izatea, Europatik edo Afrikatik etortzea, lan kontratuarekin edo gabe etortzea... Eta ez da gauza bera hirian edo herri txiki batean bizitzea. Herri txikietan bizi dira Sara, Hanan eta Nihail, baina oso ezberdin bizi dute immigrazioa.

Oasian ere badira lainoak

Oasian ere badira lainoak

Eider Goenaga Lizaso

Euskararen ezagutza eta erabilera erabatekoa den herririk inon ez dagoenez, horretara gehien hurbiltzen diren udalerriak hartzen dira hizkuntzaren normalizazioaren eredu gisa. Gipuzkoan, asko dira euskararen indizea %70etik gora duten herriak (herri batean dauden euskaldunen kopuruari ia euskaldunak direnen erdiak gehituta ateratzen da datua), baina guztiak ez dira arnasgune. Arnasgune batean, euskararen ezagutza altua izateaz gain, euskararen erabilerak nagusi izan behar du, baita herriko zerbitzu guztietan edo ia guztietan ere, publiko zein pribatu. Horrek asko murrizten du udalerrien zerrenda.

Bakardadeari begietara begira

Bakardadeari begietara begira

Unai Zubeldia

Hogei urte baino gehiago daramatzat nire moduan erretiroa hartuta dauden adinekoei laguntzen, eta zer edo zer falta zaidala sentitzen dut eurekin ez nagoenetan". Antonio Alvarez Avilakoa (Espainia) da jaiotzez, eta 18 urterekin iritsi zen Zumaiara. 82 urte beteta, berak ere "aspaldi" hartu zuen erretiroa, eta berehala jabetu zen ingurukoei laguntzeko irrika zeukala. Barruak hala aginduta eman zuen pausoa, eta bost minutu nahikoak dira Zumaiako San Juan egoitzako adinekoek Alvarezi estimu handia diotela ikusteko; telebistari begira, paseatzeko zain-zain dauzka hainbat. "Kargu hartzen didate, gainera, bat paseatzera atera eta besteari kasurik egiten ez badiot; haserretu egiten dira".

Eskaini ahal izateko, eskatzen

Eskaini ahal izateko, eskatzen

Unai Zubeldia

Kalitatea eta proiektua gauzatzeko baliabideak" oinarri hartuta, hamabost kultur proiektu berri hautatu ditu Meta egitasmoak, eta urriaren 27ra arte zabalik egongo da horiek diruz laguntzeko lehen fasea —proiektu bakoitzak zehaztutako gutxieneko kopurura iritsi beharko du aurrera egin ahal izateko—. Hirugarren urtez deialdi publikoa eginda, 46 proposamen jaso ditu aurten Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta, Goteo plataformarekin, finantzaketa kolektiboa lortzeko euskarriarekin, elkarlanean sustatuko ditu aurrera egin duten hamabost proiektuak. Bide horretan, aldundiak berdindu egingo du norbanakoek egindako 100 euro arteko ekarpen oro. Lehen bi urteetan 36 proiektu gauzatu dituzte Meta proiektuarekin.

Berehalako erreleboa behar du

Berehalako erreleboa behar du

Asier Imaz

Herri kiroletan jardun duen batek, kirol ibilbidea bukatzean, epaile sartu beharko lukeela uste du Eduardo Arrizabalagak: "Ideala litzateke hori". Ez da horrela gertatzen, ordea. "Kirola egin eta gero epaile sartu diren oso gutxi daude", dio Gipuzkoako Herri Kirol Federazioko epaile buruak. Eta daudenak betirako ez direnez, deialdia egin dute, epaile gehiago animatu nahian. Erantzuna, ordea, nahiko "koxkorra" izan da. Beharrak hor segituko duenez, interesa duenak Gipuzkoako Herri Kirol Federazioarekin harremanetan jarri besterik ez dauka.

Kritiko eta aktibo, umorez

Kritiko eta aktibo, umorez

Olatz Mitxelena

Gaur hasiko dira, Pasaian, 37. Umorezko Antzerki Jardunaldiak. Urrian, asteburuero, ostiraletik igandera, egunero izango dira antzerki emanaldiak; asteburu honetan, Pasai Donibanen (Juanba Berasategi aretoan); hurrengoan, Pasai Antxon (kultur etxean); urriaren 19tik 21era, Pasai San Pedron (udal aretoan); eta urriaren 26tik 28ra, Trintxerpen (alkateordetzan). Udazkeneko kultur agendan klasiko bihurtu dira jardunaldiok, eta erabat eraberrituta datoz, gainera, aurtengoak.