Albisteak

Historiak irentsitako kamarada

Historiak irentsitako kamarada

Beñat Alberdi

Historiaren orriek hamaika istorio irensten dituzte aurrera egin ahala. Nahikoa arreta ez zaielako jarri, akaso. Bestelakoa da, ordea, Celestino Uriarte militante komunistaren kasua. Izan ere, hainbat kontu azpimarragarri daude arrasatearraren bizitzan: hasi Arrasateko 1934ko iraultzarekin, jarraitu 1950eko Martuteneko espetxeko ihesaldiarekin, eta 1970eko PCE Espainiako Alderdi Komunista uzteraino. Bere bizipenen berri emateko, Kamarada dokumentala prestatu du Intxorta 1937 elkarteak. Urriaren 10ean estreinatuko dute, Arrasaten. Aldez aurretik, dena den, finantzaketa kolektiboa jarri dute abian grabazio eta edizio gastuei aurre egiteko. Julia Monge Intxorta 1937 elkarteko kideak eta Kamarada dokumentalaren gidoilariak azaldu duenez, "film baten modukoa" izan zen Uriarteren bizitza.

Umoreak baditu milaka aurpegi

Umoreak baditu milaka aurpegi

Aitziber Arzallus
Oso kontu serioa da umorea. Entzutearen entzuteaz, esaera bihurtu den baieztapena da hori. Baina, hala al da benetan? Kontu serioa al da umorea? "Umorea da? Edo serioa da? Kontraesana bada, behintzat", Kike Amonarriz soziolinguista eta umoristaren hitzetan.

Historiaurreko meategia

Historiaurreko meategia

Imanol Garcia Landa
Felix Ugarte elkartea eta Arkeolan fundazioa Amezketako Arritzaga meategian indusketa lanak egiten ari dira 2016tik, ARR 37 izena jarri dioten kokagunean. Elkarte horrek lurrazpiko munduaren esplorazioa eta ikerketa ditu xede.

Artilea, produktu zena hondakin

Artilea, produktu zena hondakin

Kerman Garralda Zubimendi

Uda izaten da garairik aproposena ardiei ilea mozteko. Artilez lepo daude baserrietako ganbarak. Garai batean, albiste ona zen hori; baina buruhaustea da egun. "Gaur egun, kudeaketa zaila duen hondakina da ardi latxen ustiapeneko artile gordina; gastuak bakarrik sortzen ditu", azaldu du Yurre Peñagarikano Urkome Urola Kostako Landa Garapenerako Elkarteko kudeatzaileak.

Lazkao Txiki, hari eta harekin

Lazkao Txiki, hari eta harekin

Eider Goenaga Lizaso

Apirilaren 3an bete ziren 25 urte Joxemiel Iztueta Lazkao Txiki bertsolaria hil zela. Haren herrian, Lazkaon, urtero oroitzen dute data hori, eta joan den apirilean ere egin zuten ekitaldia. "Ekitaldi xumea baina goxoa izaten da; Lazkao Txikiren eskultura dagoen zelaian egiten da, eta herriko hainbat eragilek parte hartzen dute: Lazkao Txiki musika eskolak, dantza taldeak, bertso eskolak... Baina aurten, urteurren borobila zenez, gauza bereziren bat egin nahi genuen", azaldu du Joxepa Madariagak, Gerriko kultur elkarteko kideak. Bihar izango da ekitaldi berezi hori, Lazkaomendin. Lazkao Txikiri eta Lazkao Txikirekin bertso kantari jarri diote izena.

Betiko bidegurutze arriskutsua

Betiko bidegurutze arriskutsua

Unai Zubeldia

Zazpi ontzi lehian, eta hirurentzat bakarrik tokia maila gorenean. Arraun denboraldi luze eta gogorraren ondoren, zazpi traineruk tentsio handiko asteburua izan zuten joan den asteburuan Portugaleten eta Bermeon, eta Gipuzkoako hiru traineru zeuden tartean: Hondarribia eta Donostiarra emakumezkoetan, eta San Juan gizonezkoetan. Elkarren arteko lehia izan zuten lehen biek —aise nagusitu zen Donostiarra—, eta Isuntza, Astillero, Meira eta Aresekin lehian aritu ziren pasaitarrak —lehen biak igo dira Eusko Label ligara—.

Dena Zubietara; nora, bestela?

Dena Zubietara; nora, bestela?

Aitziber Arzallus
Zubieta, ofizialki, ez da udalerria: administratiboki Donostiaren eta Usurbilen artean banatuta dagoen auzoa da. Ez da handia: 480 bat biztanle ditu, eta 4,5 kilometro koadroko eremua du.

Denbora da trukerako txanpon berria

Denbora da trukerako txanpon berria

Aitziber Arzallus
Ordulariaren orratzen mende bizi dira herritarrak. Norberak bere lanpostuan sartzen dituen lanorduekin, etxeko zereginekin eta seme-alaben zaintzarekin nahikoa izango ez balute bezala, bidaia agentzietako, supermerkatuetako, gasolindegietako eta banketxeetako langile ere badira orain.

“Diagnosia egitea da zailena”

“Diagnosia egitea da zailena”

Unai Zubeldia

Arreta defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua (ADHN) izan duten haurren %30ek baino gehiagok nahasmenduarekin jarraitzen dute helduaroan. "Kontuan eduki behar da jatorri neurobiologikoa daukan nahasmendua dela ADHNa", zehaztu du Iker Arrizabalaga psikologoak, Adahigi Gipuzkoako Arreta Defizitaren eta Hiperaktibitatearen Elkarteko kolaboratzaile ere badenak. "Kasuak aztertuta, %76an gurasoren batek ere aurretik izan du gaixotasun hori, halakorik daukanik jakin ez arren". Neurogarapenaren nahasmendua da ADHNa. "Haurtzarotik datorrena eta helduei ere eragiten diena".