gipuzkoa

Goi mailako diseinua ereiten

Goi mailako diseinua ereiten

Ikerne Zarate

Ospakizunetan murgilduta dabil Irungo Kunsthal Goi Mailako Diseinu Zentroa. Hogei urte bete berri ditu, eta ibilbide horrek eman ditu jada bere fruituak: 800 diseinatzaile graduatu dira bertan, eta garapen nabarmena izan du Txanaleta plazan egoitza duen zentroak. Diseinu zentro zena goi mailako diseinu zentro bihurtu zen joan den ikasturtean, eta, horri esker, unibertsitateko graduen baliokide diren goi mailako tituluak eskaintzeko aukera du orain Kunsthalek.

Isiltasunari erreferentziak sortzen

Isiltasunari erreferentziak sortzen

Unai Zubeldia

Emakume lesbianen oso erreferentzia gutxi daude bai literaturan eta bai komikietan". Eta, hain zuzen ere, Teresa Castro (Donostia, 1968) behar horri tiraka hasi zen Ana Lopez Suarez Burgos fikziozko pertsonaia komikietan irudikatzen. "Bai, komikietan badago emakume lesbianen erreferentziaren bat edo beste, baina AEBetako edo Frantziako errealitatea islatzen dute horiek guztiek. Euskal Herrian bizi den emakume lesbiana bat izaki, begirada gertukoagoa falta zitzaigula ikusi nuen".

[Herriz herri] Villabona-Amasa. Bi herri eta udalerri bat

[Herriz herri] Villabona-Amasa. Bi herri eta udalerri bat

Jon Miranda

Villabonak XIII. mende erdialdean dauka jatorria, Oria ibaiaren ertzeko beste hainbat herrirekin gertatzen den bezala. Abagune historiko egokia zen hura. Batetik, garai hartan pil-pilean zegoen Gipuzkoa alderik alde zeharkatzen zuen merkataritza, eta, bestetik, Oria ibaia komunikabide ezin hobea zen garraio hura guztia bideratzeko. Lehenagokoa da, ordea, Amasaren inguruko lehen aipamena. 1025. urteko agiri batean agertzen da, besteak beste, Saiazko haraneko herrixka moduan.

Ondareaz gozatzera

Ondareaz gozatzera

Iñaki Lasa Etura

Ondarea eta historia Gipuzkoako herritarrengana hurbilduko dituzte datozen egunotan, 2017ko Gipuzkoako Ondarearen Europako Jardunaldien harira. Bigarren urtez jarraian antolatu du ekinbidea Gipuzkoako Foru Aldundiak —Europako Kontseiluaren programarekin bat eginez, eta Arabako eta Bizkaiko aldundiekin elkarlanean—. Ondarea eta natura: aukeren paisaia bat da Europako Kontseiluak aukeratutako gaia, eta Paisaia bizi leloa erabili du Gipuzkoako Aldundiak. "Paisaiara gerturatzea izan dugu helburu, faktore askok parte hartu duten hainbat eraldaketaren bidez", azaldu du aldundiko Denis Itxaso Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol diputatuak.

Udazkeneko nire heroiak

Danel Agirre

Olagarro alboan bizi da. Kontatu zidanean, hitchcockar eta aztoragarri irudikatu nuen eszena. Zarauzko Musika plazako tabernariek, antza denez, ez dute behin laneguna bukatuta terrazak garbitzeko betekizunik —edo batere gogorik; ez dudala galdetu aitortu behar dut—. Mahaiak eta aulkiak jaso, eta gau osoz zerri uzten dute zorua. Ordu txikien diskrezioa baliatuta, kaioak ostatuen kanpoaldean lur hartzen hasten dira, ogi koskor, oliba hezur eta kakahuete tripakada zain dutela jakinda. Goizeko dianarekin erratz biribildun ibilgailu xelebre horietako bat behingoz pasatu arte irauten omen du hegaztien parrandak.

Greba egin zuten 30 emakumeak:

Begoña Albistur Maria Albizu Maria Carmen Alvarez Lucina Arrieta Josefa Carballo Maria Carballo Miren Clemente Maria Asuncion Elizondo Felisa Estevez Manoli Garin Marina Gonzalez Candida Guzman Asuncion Martinez Maria Angeles Mateo Asuncion Mendoza Maria Carmen Muñoz Maria Carmen Murillo Jesusa Naveiro Maria Carmen Peña Maria Angeles Rama Maria Luisa Rama Antonia Ramiro Maria Pilar del...

Duintasunaren aldeko borroka

Duintasunaren aldeko borroka

Iñaki Lasa Etura

Mende erdi pasatu da Zikuñagako paper fabrikako (Hernani) 30 emakume langile beren lan balditzen alde borrokatu zirenetik. Manipulazio sailekoak ziren guztiak, eta zuzendaritzak kontrol sisteman ezarritako baldintza berrien aurka altxatu ziren. Gogorra izan zen ondorioa: 30ak kaleratu zituen enpresak. Tartean ziren Miren Clemente Lozares, Manuela Garin Ugalde eta Maria Luisa eta Maria Angeles Rama Otegi ahizpak.