Musika, barrutik kanpora

Musika, barrutik kanpora

Aitziber Arzallus

Aro berri bat hasi du EHMBE Euskal Herriko Musika Bulegoa elkarteak. "Ilusioz betetako etapa berri bat". 2015ean martxan jarri zenetik, eta lehen aldiz, musikaren sektorearentzat lan egingo duen lantalde batek osatutako egitura propioa dauka Musika Bulegoak. Musikaren sorkuntza, ekoizpena eta zabalkundea bultzatu eta sektorearen profesionalizazioan lagunduko duten egitasmoak eta proiektuak gauzatuko ditu horri esker.

Gabirondo, laukoaren bila

Gabirondo, laukoaren bila

Asier Imaz

Bitik bi irabazi ditu Julen Gabirondok. Gertu ditu lau txapelak, baina etzi hirugarrena lortu beharko du horretarako, eta zailtasunak izango dituela ikusi zen joan den igandean, Aiako Aristerrazun jokatu zen Euskal Herriko Txapelketako kanporaketan, indarrean baitatoz gazteak. Zailtasun horiek ulertzeko, azkeneko Gipuzkoako Ohiko Sega Txapelketa hartu behar da kontuan alde batetik, eta azken urteotako segalarien bilakaera, bestetik.

Betaurreko inklusiboak festetan ere

Betaurreko inklusiboak festetan ere

Udane Arbeo
Norberak egoera bat barrutik bizi arte, ez da aintzakotzat hartzen. Behar bereziak dituztenen lekuan jarri beharrean, bakoitzak bereari begiratzen dio. Gizartean bigarren mailan gelditzen dira behar bereziak dituzten horiek, baina gainontzekoek bezainbeste eskubide dituzte herritar gisa.

Boto paperen B aldea

Boto paperen B aldea

Kerman Garralda Zubimendi
Legazpiko Udaleko langileek hautetsontziak zabaldu baino lehen ikusi zuten boto paper ugari sobera geldituko zirela. Hala izaten da beti, eta, udal, foru eta Europako hauteskundeak egun berean izan zirenez, gehitu egin ziren bozka-orriak.

Euskal padela? Ez, pasaka

Euskal padela? Ez, pasaka

Erik Gartzia Egaña

Udan sartuta, asteazken eta ostegun arratsaldeetan Oiartzungo plazatik pasatu denak ikusiko zituen hainbat herritar udaletxeko arkupea inguratzen. Txost pilota elkarteak antolatzen duen eskuzko pasaka txapelketa jokatzen ari dira bertan, tenisarekin antzekotasun handia daukan modalitate bat; besteak beste, sarea jartzen dute erdian.

Kalera ateratako liburutegia

Kalera ateratako liburutegia

Beñat Alberdi

Datorren ikasturtean hamar urte beteko ditu Angiolillo liburutegiak. Bergarako gaztetxean, kartzela zaharra gisa ezagutzen denean dauka gune nagusia, eta izenarekin zerikusi zuzena du liburutegiaren kokapenak. Michele Angiolillo anarkistarengatik jarri zioten izen hori liburutegiari. 1897an, Antonio Canovas del Castillo Espainiako Gobernuko presidentea hil zuen Angiolillok, Arrasaten. Angiolillo gaztetxea dagoen eraikinean eduki zuten preso, liburutegiaren gelan. Eraikinaren aurrean hil zuten.

Iker Iraolagoitia: “Kantauri itsasoan, zoragarria da urpeko paisaia”

Iker Iraolagoitia: “Kantauri itsasoan, zoragarria da urpeko paisaia”

Eider Goenaga Lizaso

Hondarribitik Donostiarako bidea egin zuen atzo Iker Iraolagoitiak (Eibar, 1979). Urpean zati bat, eta oinez beste bat. Camino de Santiagua proiektuaren lehen etapa izan zen atzokoa, eta beste hogei dituzte aurrean. Santiago de Compostelaraino (Galizia) iritsiko dira, eta Kantauri itsasoaren aberastasunaren eta xarmaren balioa azpimarratzea da helburua. Adolfo Rodriguez eta Nekane Fernandez bizkaitarrak izango ditu lagun ibilbide osoan, eta Deva Prendes (Asturias, Espainia), berriz, Asturiasko zatian.

Zenbakien hoztasuna

Zenbakien hoztasuna

Unai Zubeldia

Usandizagak 0, Madrilek 26; Olimpiak 21, Martutene C-k 0; Amara Berrik 0, Antiguokok 21... Amaitu berri den Donosti Cup nazioarteko futbol txapelketako emaitzetako batzuk besterik ez dira horiek. Lehiakortasuna eta emaitzaren garrantzia, edo ikasteko prozesua bera? 8, 9, 10 urteko neska-mutikoen kasuan, zer da garrantzitsuagoa? Iñaki Iturriotz Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako zerbitzuburuaren hitzetan, "lehiaketa eredua bera" dago eztabaidaren oinarrian. Hori bai, Juan Luis Larrea Gipuzkoako Futbol Federazioko presidenteak berehala azaldu du "oporretako txapelketa bat" besterik ez dela Donosti Cup. "Herrialde askotako taldeak etortzen dira gurera; maila jakin bat izaten du bakoitzak, eta, alde horretatik, federazioak ez du esku hartzen; epaileak bakarrik jartzen ditugu guk".

Plastikoen txikitik handirako guda

Plastikoen txikitik handirako guda

Beñat Alberdi

Pasa den ekain hasieran, Zero Waste Europe mugimenduak plastikorik gabeko astea deitu zuen. Ekintzak berak baino eragin nabarmenagoa izan zuen banatutako informazioak; hala nola plastiko hondakinek ozeanoetan bukatzen dutela, eta, ondorioz, arrandegiko arrainetan. Kontzientzietan ere eragin zuen datu horrek; aretxabaletarren artean ere bai. Plastikoa Buruan taldea sortu dute egoera horri erantzuteko. Fokua norbere buruan ere jartzea da erronka, "ekintza txikiek eragin globala daukatelako, azkenean".