Begiak argitu, gutxi jasota ere

Begiak argitu, gutxi jasota ere

Udane Arbeo

Boluntario gisa noiz hasi zen ez daki Miren Gurrutxagak (Azpeitia, 1968). 14 urterekin, jada, boluntario gisa ari zen mendizaleen elkartean. "Era informalean aritzen nintzen, gizarteko parte hartzea era zabalean ulertuta". Hainbat boluntariotza egin ditu bizitzan: Gizakia Helburun, Hezkide Eskolan eta Caritasen, besteak beste. Aitortu du herritar guztien ardura dela boluntariotza, eta, nahi izanez gero, denek aurki dezaketela denbora.

Igerilarien Behobia-Donostia

Igerilarien Behobia-Donostia

Aitziber Arzallus

Gipuzkoako igerilariek ez dute atseden hartzeko astirik. Igerilekuetako txapelketen denboraldia bukatzerako hasi dute itsas zeharkaldiena. Duela bi asteburu, Mutrikutik Debara igeri egin zuten Debako Itsasmilia zeharkaldiaren XII. ekitaldian; iragan asteburuan, I. San Anton Bira egin zuten Getarian; eta bihar eta etzi Getaria eta Zarautz artean ariko dira igerian. Getaria-Zarautz zeharkaldiaren 49. ekitaldia izango da igandean, eta bihar lehenengo aldiz egingo dute Zarautz-Getaria-Zarautz zeharkaldia.

Antzinako itsas doinuen bila

Antzinako itsas doinuen bila

Iñigo Terradillos Gaztañaga

Badoa itsas zabalera. Ontziratzeko azken deia ari dira egiten. Olatuen soinua entzuten da, eta kresala sumatzen. Denboran eta munduko itsasoetan nabigatzera doaz itsasoratzen ari direnak. Munduari emandako lehen itzuliaren bosgarren mendeurrenaren aitzakian, euskaldunek munduan utzitako arrastoa munduak euskaldunengan utzitakoarekin uztartuz bidaia egitea proposatzen du Euskal Barrokensemble musika taldeak.

Blues musikarekin “herria egiten”

Blues musikarekin “herria egiten”

Udane Arbeo
Martxan da Arrasateko lehenengo blues jaialdia. Gaurtik igandera bitartean egingo dute, Ibai-Arte komertzioen eta zerbitzuen elkarteak antolatuta. Denda eta tabernei balio handiagoa eman nahi diete, Jon Apraiz Ansola (Eskoriatza, 1971) Ibai-Arteko lehendakariaren hitzetan.

Hanka laburreko erraldoiak

Hanka laburreko erraldoiak

Kerman Garralda Zubimendi

Urrutitik begiratuta, eserita dauden herritarren erdian zutik dauden hiru lagun dirudite Zozomikotek, Errepuierrek eta Kofradeak. Gerturatutakoan, ordea, argi ikusten da inguruko guztiak baino handiagoak direla, eta, eserita egon beharrean, dantzan eta jolasean dabiltzala. Erraldoiak dira Zozomikote, Errepuierre eta Kofradea, baina erraldoi txikiak, preseski haurrentzat egindakoak; eta Ordiziako santanetako protagonista bilakatuko dira bihar, Haurren Egunean.

Udako trantze latzak

Leire Narbaiza

Uda bueltan trantze gutxi izango dira bainujantzia erostera joatea bezain latzak. Normalean, sasoi hasieran egiten da erosketa hori, eta, horregatik, zuri-zuri egoten gara, negu osoan arropapean ezkutatutako azala guri eta bizigabe bezala egoten delako. Probagelan sartu, arropa erantzi, eta hondartzarako janzkia jantzita ispilu aurrean, tente, gure gorputzak dituen inperfekzio guztiez jabetzen gara: irten zaizkigun girgiloak, irabazi dugun tripa, nabarmendutako barizea, azaldutako azal-ildoak, haragi eroriak... Zelan erosi horrela hondartzarako ezer? Gainera, depilatu barik joanez gero, akabua! Argentinara ospa egiteko gogoa pizten da, udarik berriro ere ez bizitzeko.

Gehiengoaren aurrean, gutxiengoa

Gehiengoaren aurrean, gutxiengoa

Udane Arbeo
Eguraldi ona hasi berritan, hondartzak lepo beteta daude. Erlaxatzera joan nahi izaten du jendeak, baina askok buruhausteekin jarraitzen dute. Gehienek sekula ez dute izan arazorik surflariekin; horiekiko jarrita dauden neurriekin dago jendea bereziki deseroso.

Surfaren olatu desorekatua

Surfaren olatu desorekatua

Ane Ubegun Goikoetxea

Trebetasunen artean, bat gailentzen zaie surflariei: oreka. Orekarik gabe, nekez lortuko dute oholaren gainean zutik mantentzea, olatu gainean surf egitea. Trebetasunak, baina, ez dira abantaila guztientzat. Izan ere, surflariak trebe baina traba izatera ere igaro dira uda garaian hondartzara bainatzera edota denbora-pasa joan ohi direnentzat. Azken urteotan nabarmen egin dute gora Gipuzkoako surf eskolek: Zarautzen bakarrik zortzi baino gehiago daude. Surflariek surf egiteko espazio handiagoa eskatzen dute, eta bainulariek, aldiz, bainatzeko toki gehiago. Udaletxeek ez dute hori guztia erregulatzen duen ordenantzarik, eta, jakina, arazoa kudeatu ahal izateko oztopo handia da hori.