Egitaraua. Bizikidetzarako Zubiak Eraikiz

Bizikidetzarako Zubiak Eraikiz egitasmoaren barruan, kalera begirako hiru ekitaldi antolatu ditu Orereta ikastolak. Honako hauek dira:
Hilaren 24a, igandea
Hitzarmena. 12:00etan, Errenteriako Niessen kulturgunean, Orereta ikastolak, Kaskarotenea ikastolak (Ziburu), Gure Ikastolak (Hendaia) eta Biriatuko ikastolak lankidetza hitzarmena sinatuko dute. Ikastolen Elkarteko eta Seaskako kideak ere egongo dira.
Hilaren 25a, astelehena
Mahai ingurua. 19:00etan, Errenteriako Reina aretoan, Eman bidea bizikidetzari izenburupean mahai inguru bat egingo dute. Hiru elkarrizketa publiko egingo ditu Xabier Oleaga kazetari errenteriarrak; Joseba Tapiak eta Arkaitz Minerrek musika saioa egingo dute, eta, jarduera bukatzeko, omenaldien txanda iritsiko da.
Hilaren 26a, asteartea
Gernika ikuskizuna. 15:00etan, Errenteriako zazpi plazatan saioak egingo dituzte Orereta Ikastolako ikasleek eta herritarrek, bonbardatutako zazpi hiri, herri eta herrialde irudikatuz eta aitortuz plaza bakoitzean. 20:30ean, Koldo Mitxelena plazan, Andra Mari eta Landarbaso Abesbatzaren, Errenteriako Musika Bandaren eta Kukai Dantzaren saioa.