Iritzia

Titulu faktoria

Titulu faktoria

Igandea da, eta idazlanak zuzentzen nabil. Atzo ere zuzendu nituen, eta bihar ere tokatuko zait. Destajuan. Azken txanpan gaudenez, batzuek turboa jarri dute, akabatzaile lanetan. Beste batzuek, ostera, ez, absentismoan. Eskerrak esatekotan nago, aprendiz alferrek zerbait ona ere izan behar dute eta. Azken txanpan gaudela idatzi dut, ostegun, ostiral eta larunbatean; hau da, artikulu hau...

Badoakigu mundua

Badoakigu mundua

Esan izan da gutako bakoitzaren barruan ez-dakit-zenbat izaki bizi omen direla: «Gure barruan bizi den umea» eta ez-dakit-zer. Batzuetan hartzen omen digu batek gorputza; besteetan besteak ahotsa. Pentsatzen dut hazi ahala joango dela norbera hor barruko izaki berriak ezagutzen; eta eraikitzen ere bai, seguruenik. Nire barruan, besteren artean, atso bat bizi da; ezkutu xamarrean ibiltzea...

Nekea eta asperra

Nekea eta asperra

Albistegi espainiar baten kontatu zuten estatuko biztanle askok neke klimatikoa dutela. Pertsona horiek onartzen dute aldaketa klimatikoa badela, baina ez zaiela lehen beste axola. Adituek bataiatu dute fenomenoa: neke klimatikoa. Bataiatzaile horiek larritzat jo dute gertakaria, gizartearen (edo gizabanakoaren) konpromisoak indarra galtzen duelako larrialdiaren kontra egiteko orduan, jende horrek ez duelako esfortzurik egingo, edo ez...

Karapaixoa

Karapaixoa

Gure etxeko sukaldeko mahaiaren gainean, gauzak azaltzen dira batzuetan. Lagunek, familiakoek, lankideek, maitaleek, pisukideek eurek opari emandako produktuak izaten dira: gaztak, kroketak, bonboiak, ardo botilak, olioa, bizkotxoak, mandarinak, kalabazinak, gominolak, baratxuriak. Eskerrik asko dena delakoagatik dena delakoa gure etxeko sukaldera iritsarazi duzuenoi. Lehengoan, Pazko Iganderako bost-sei-zazpi egun falta zirela, ogi handi arraro bat topatu nuen...

Bizitza

Bizitza

Urteak betetzen ditudan bakoitzean hausnartze-bolada bat etortzen zait, bizimoduaren birpasa bat, bizi dudan momentua sakonago aztertzekoa. Gura barik izaten da, gainera. Hilaren hasieran izan dut gogoeta, urteak egin berri ditut eta. Aurten bururatu zait ea nolakoa nintzatekeen beste familia eta inguru baten hazi izan banintz, gene berberekin, gorputz honekin beste nor edo nork hazi izan...

Tokiak behar ditugu

Tokiak behar ditugu

Egitera goazena egiteko, tokia behar izaten dugu oro har; tokia, espazioaren zati jakin bat, denbora non igaro ahalbidetzen duena. Eta denean ere, gero eta toki gutxiago dagoela dirudi. Lehen, gazte nerabeek, ez-dakit-zenbat urte betetzen zituztenean, institutuko ez-dakit-zenbatgarren mailara iristen zirenean, edo hurbileko lagunei gogoak ematen zienean, zenbait auzo eta herritan, inguruko lokal hutsak bilatzen zituzten,...

Udaberriko izotz beltza

Udaberriko izotz beltza

Lantokiaren ezkerraldeko landa txiribitaz beteta dago, ez dakit hainbeste loretxo ikusi dudan inoiz. Eguzkitan daude. Eskumaldeko mendi altu mitikoa, ostera, zurituta dago, asteburuan elurra egin du-eta. Neguaren eta udaberriaren artean gaude. Udaberria badator! Dagoeneko hemen da! Xabier Letek eta Lourdes Iriondok kantatutako Izotz ondoko eguzki abestia etorri zait akordura, eta Leteren letrak, azken ahapaldian, halaxe...

Kukua

Kukua

Uste dut akordatzen naizela lehenengo aldiz noiz entzun nuen kukuaren kantua. Martxoko, apirileko eguraldia egiten zuen, halakorik existitzen bada; bai, martxoa edo apirila izango zen. Aste Santuko oporrak hartu genituen eskolan; gurasoek lanean jarraitzen zuten. Aitona-amonen etxean generamatzan bizpahiru egun. Umeak ginen oraindik; goizero-arratsaldero, hosto berri eta zaharrak bihurtzen genituen jolas, etxepeko parkean. Eguerdi hartan,...

Gipuzkoako kanoiak

Gipuzkoako kanoiak

FIDELISSIMA BARDULIA NUNQUAM SUPERATA. Bardulia txit fidela, inoiz ez garaitua. Gipuzkoako armarriaren entseina. Leloaren gainean hiru hagin (zuhaitzak, ez hortzak), olatu urdin eta zilarrezkoak azpian, eta ezker-eskuin, armarriaren kontra erdi etzanda basagizon bana, zakil-zorrotan, txokolate-tableta bistan, garrotea eskuan. Bardulo gihartsuak gure probintzia babesten. Gerrarako prest. Horixe, ostera, ez da Barduliak izan duen armarri bakarra. Aurrekoetan...

Mozorroen jolas hori

Mozorroen jolas hori

Urteko sasoi honetan, balkoiak eta leihoak koloretako trapuz janzten direnean, hainbat eta hainbat izaki iristen dira gure herrietara. Lehenago, beti pentsatzen nuen Nafarroara, Zuberoara edo Nafarroa Beherera joan behar genuela izaki eta festa horiek ezagutzeko. Beti iruditzen zitzaizkidan interesgarriagoak niretzat urruti zeuden toki horietan ospatzen ziren inauteriak, gure inguruko dena delakoa baino. Eta ezagutu ahala...