Iritzia

Ongietorria, nork nori?

Ongietorria, nork nori?

Han eta hemen tarteka agertzen den gai bat plazaratu zuen hilaren hasieran Xabi Larrañaga kazetariak Noticias de Gipuzkoa egunkariko iritzi zutabe batean (La pecera, 2024-02-01). Honako hau gaztelaniazko zutabe horretako paragrafo baten itzulpena da, neuk egina: «Asko hitz egiten da euskarazko kultura-menua zabaltzeko beharraz, haren erabilera sustatzeko. Plataformetan egotea eskatzen da, azpitituluak pantailetan, jaialdietako kuotak,...

Bandera frantsesak eta supermerkatuak

Aurreko udan egun batzuk eman nituen Lapurdin. Nire txokotik irteten naizen guztietan, bazterrak ezagutu eta monumentuak bisitatu ez ezik, bertako denda eta supermerkatuak ikustea gustatzen zait. Zelako produktuak eskaintzen dituzten, edo zein desberdinak diren nire eguneroko denden aldean. Ez dugu ahaztu behar adin batetik gorako gipuzkoarrendako zer zen Lapurdira pasatzea.  Zaila zen, eta bertako supermerkatuak...

Futbolean jolastetik jokatzera

Futbolean jolastetik jokatzera

Zer esana ematen ari da berriro ere Athleticen «filosofia», taldeko jokalari guztiak aldez edo moldez, neurri batean behintzat, euskal herritarrak izatea eskatzen duen hori. Muga lausoak dituzte «aldez edo moldez» eta «neurri batean behintzat» delako horiek, eta pentsatzekoa da, orain arte bezala, etorkizunean ere sortuko dela eztabaidarik horien inguruan. Munduak daraman martxa globalizatzailean, Athleticen filosofia...

Zorioneko eskua

Erpurua izateak egin ei gintuen gizaki, atzamar oratzaileak eta pintza egiteko gai zirenak eboluzioan ezinbestekoak izan omen ziren. Itxura batean, matxardarena egin ahal izateak gure garuna garatu zuen, eta kapaz bihurtu zuen orduko hominido hura erremintak-eta erabiltzeko. Erpurua, beste lau atzamarrak eta ahurra: eskua. Gure eskua ezinbestekoa izan da, beraz, homo sapiens sapiens bihurtzeko.  Eskua...

Haiek bai bertsolariak, haiek!

Miguel de Cervantesen On Kixote, Herman Melvilleren Moby Dick euskaratu berria, Gabriel Garcia Marquezen Cien años de soledad, Juan Rulforen Pedro Páramo… Hasiera ezaguna dute literatura unibertsaleko obra enblematiko batzuek. Euskarazkoen artean Txomin Agirreren Garoa nobelakoa izango da, akaso, ezagunena: «Ura zan gizona, ura!». Ezaguna bai, baina ez, seguru asko, arestian aipatutakoak bezain preziatua, gaur...

Sententziak, pistolak eta profilak

Tribunalek nola jo, administrazioak hala dantza. Horrela gabiltza azken bolada luzean Euskal Herrian. Batez ere Hego Euskal Herrian. Iparraldean, dena dela, nahikoa dute dutenarekin. Epaileak enperadore. Izenak ez baimentzen, Hizkuntza Eskakizunak diskriminatzaileak direla ebazten, euskara munduko hizkuntzarik zailena dela esaten… Horrela dihardute Espainiako justiziako langile horiek, oldarraldi hutsean. Izenarenak tontakeria emango du, baina sinbolismo handia...

Lainezaz laineza

Duela hemezortzi bat urteko kontua da. Aizkorritik behera Urbiarantz gindoazen lauzpabost lagun. Hamar bat urteko artzain prestu bat fortunatu zitzaigun bidean eta berriketan lotu ginen harekin. Argi utzi zigun ondo ezagutzen zituela artzainaren zereginak; baita nekez ezagutuko genuela bera baino artzain jakintsu eta trebeagorik ere. Eman behar Txomin Agirreren Garoa eleberriko Joanes berraragitua geneukala aurrean....

Zerrendak eta robotak

Zerrendak besterik ez dugu ikusten komunikabideetan urte akaberan. Lista horietan beti egoten da adjektibo bat superlatiboan: entzunena, ezagunena, aitatuena… Hitzen erreskada ere izaten da urtero. Edo urteko berba (pertsona, gaia, aktorea…) ere aukeratzen da. Aurten Euskaltzaindiak eta UZEIk hautatu duten urteko hitza zerrenda izan da, errenkada zentzuan baino gehiago, zati luze eta meharra adierazteko. Gazako...

ChatGPT: «Nire asmoa laguntzea da»

Urteko azken zutaberako elkarrizketa bat egitea bururatu zait, baina ez edonori, urteko pertsonaia aipatuenetako bati baizik: ChatGPTri. Ez da gipuzkoar petoa, baina badu gipuzkoarretik zerbait, hemen ere egiten baitu lan. Gainera, Gipuzkoako Hitza ez da gai unibertsaletara itxitako argitalpena. Hemen elkarrizketa osoa kabitzen ez zaidanez, adierazpen hautatu batzuk bildu ditut, euskara aldetik pixka bat orraztuta,...

Abenduko espektakuluak

Abendua hilabete berezia da kontu askorengatik. Batez ere euskaldunondako, eta euskal kulturarendako. Giharra erakusteko unea dela esan genezake, edo urteko balantzeak orekatu eta indartzeko momentua ere badela kultura industriarendako. Aldarrikapenari eta negozioari ―zentzurik onenean― eusteko uneak. Abenduaren hasieran ditugulako urtero egiten diren zita potenteenetakoak, potenteenak ez badira: Euskararen Eguna eta Durangoko Azoka (Korrika eta Euskaraldia...