Oñatiko Ingurumen Jardunaldiak: egitaraua

Oñatiko kultur etxean izango dira Ingurumen Jardunaldietako ekintza guztiak, azokak eta irteera izan ezik:

Erakusketa, 18:00-20:00
Egunero zabalik, martxoaren 5era arte. Okilak; basoko arotzak eta biodibertsitatea.

Hitzaldiak, 19:00etan
Otsailaren 21ean. Okilak; basoko arotzen inguruko dibertsitatea, Migel Mari Elosegi biologo eta basozainarekin.
Otsailaren 22an. Bosques viejos europeos. ¿Existen?, Oscar Schwendtner baso ingeniari eta Bioma-Forestal enpresako zuzendariarekin.
Martxoaren 1ean. La caza mayor: euforia poblacional y problemas de gestión, Mario Saenz de Buruaga biologoarekin.
Martxoaren 3an. Ekofeminismoa: deconstruir para construir alternativas, Ana M. Dominguez Ingurumen Zientzietan lizentziadun eta kolektibo feminista eta ekologistetako kidearekin.

Zinekluba, 20:00etan
Otsailaren 23an. Michael Dudok de Wit zuzendariaren La Tortue Rouge (Dortoka gorria) animazio filma.
Martxoaren 2an. Cyril Dion, Melanie Laurent eta Pierre Rabhi zuzendarien Demain (Bihar) dokumentala.

Azokak
Martxoaren 4an. Zuhaitz Ferixia. 09:00etatik aurrera, plazan.
Martxoaren 5ean. Zuhaitz Eguna. 10:00etatik aurrera, plazan.
Martxoaren 12an. Zuhaitz Eguna. 10:00etatik aurrera, Unaimendin. Aloñako Lagunak elkarteko kideen eskutik.

Irteera
Martxoaren 25ean eta 26an. Okilak ikustera.