Egitaraua

Hainbat hitzaldi eta jardunaldi izango dira Turislanen baitan. Kalitatezko prestakuntza helmuga goren baten neurrira da lehen eguneko gaia, eta Helmuga arduratsu bat eraikitzea bigarren egunekoa.

Otsailak 26, astelehena
9:45-10:15. Gorka Atorrasagasti, Marta Perales eta Ana Martinez (Room Mate). Room Mate enpresaren aurkezpena Euskadin.
10:15-12:15. Domenec Biosca, Turismo Enpresen zuzendaria, Adituen Elkarteko presidentea eta helmuga turistikoen kudeaketari buruzko 26 libururen egilea. Zergatik dute arrakasta zuzendari batzuek eta beste batzuek ez?.
12:15-12:45. Kino Martinez, Gipuzkoako ostalaritzako idazkari nagusia. Kalitatezko enpleguak Gipuzkoako ostalaritza sektorean duen garrantzia.
12:15-12:45. Melani Martin, Basque Culinary Centerreko irakaslea. Sala hedatua: diseina ditzagun aldaketara eramango gaituzten zerbitzuak.
13:15-14:15. Iker Fernandez abenturazalea eta Nere Ariztoy Turista gastronómico enpresaren sortzailea. Turismo emozionala: gertatzen dena baino, nola gertatzen den.
15:30-16:15. Miguel Arrieta, enplegurako prestakuntzaren arduraduna Donostiako Nazaret ikastetxean. Profesionaltasun ziurtagiriak eta Jabe Izan programa: enplegurako formula berriak.
16:15-17:00. Donostiako Xabier Zubiri Manteo BHIko ikasle taldea, irakaslearen laguntzarekin: Kasu praktikoak Role Playing erabiliz: hizkuntzak menderatzearen garrantzia jendaurreko arretan.

Otsailak 27, asteartea
9:30-10:00. Eluska Renedo, Gipuzkoako Garraio Agintaritzako zuzendaria. Mugikortasun jasangarriaren sustapena Gipuzkoan.
10:00-10:30. Maite Valmaseda, Gipuzkoako Merkataritza Federazioaren zuzendaria. Gipuzkoa, erosketetarako helmuga berdingabea.
10:30-11:30. Mahai ingurua: Proposamen berritzaileak ostatu jasangarrietarako. Maite Valmaseda izango da moderatzailea, eta Advisor Consulting hotela, Room Mate, Imaz Segura hotela, Aparture, Nekatur eta Bask for all parte hartzaileak.
11:30-12:15. Marina Abad (Deusto). Helmuga arduratsuen oinarri soziala: bertakoen eta bisitarien arteko elkarbizitza.
12:15-13:00. Leire Barriuso, Euskal Kostaldeko Geoparkeko gerentea: Jasangarritasuna, eredu turistikoaren aldaketarako palanka.
13:00-13:45. Jesus Herrero (Tecnalia). Adimen turistikoa: Big Dataren potentziala helmugentzat.
13:40-14:15. Elisa Leal (Bask for all). Irisgarritasunaren erronka turismo arduratsu baterako.