Egitaraua

Gaur amaituko da Lurraldea eta Hizkuntza. Arnasguneen prebentziotik garapenera jardunaldietan izena emateko epea. Azpeitian egingo dituzte jardunaldiak, urriaren 10ean.
09:00. Jardunaldien hasiera.
09:15. Arnasguneen garapen
jasangarriaz proiektuaren aurkezpena, Kontseiluko koordinatzaile Iker Salaberriaren eskutik.
09:45. Hizkuntza Korridoreak saioa. Anartz Ormaza arkitekto eta Eragin Linguistikoaren Ebaluazioan unibertsitate adituak gidatuko du saioa: Itsaso Olaizolak (Ekogunea) Ekologiaren begiradatik
hitzaldia emango du, eta Iurdana Txintxurreta arkitektoak, berriz,
Arkitekturaren begiradatik.
11:00-11:30. Atsedenaldia.
11:30. Oreka eta garapen endogenoa saioa, Nekane Alzelai ekonomilariak gidatuta. Bi hizlari ariko dira: EHUko Joseba Garmendiak Garapen sozioekonomikoa hitzaldia emango du, eta Xabier Bengoetxea hizkuntza teknikari ohiak, berriz, Oinarrizko zerbitzuen eskualde garapena izango du hizpide.
13:00. Azpeitiko Sanagustin kulturgunea eta Elikagunea esperientzien aurkezpena.
13:30. Bazkaria.
15:00. Kultura eta Identitatea saioa, Gari Goikoetxea Berriako kazetariak gidatuta. Kulturaz kooperatibako gerente Xabier Aranbarrik Garapen soziokulturala izango du hizpide, eta Lorea Agirre Jakin aldizkariko zuzendariak, Garapen sozioidentitarioa.
16:30. Tokiko garapena eta hizkuntza gai hartuta, mahai ingurua. Imanol Esnaola Gaindegiako koordinatzaileak gidatuko du. Miren Elgarresta foru aldundiko Berdintasunerako zuzendariak Genero eta lurralde desorekaren ikuspegitik hitzaldia emango du, eta Xabier Amuriza bertsolari eta idazleak, berriz, Kulturgintzaren ikuspegitik.
18:00. Ondorioen irakurketa.