XX. mendeko euskaldunen istorioak, umorez »

1966an Telesforo Monzonek idatzitako Hazparneko Anderea oholtzara eraman du Iduzkilore taldeak. Ander Lipusek egin du egokitzapena, eta Monzonen testua “clown erara” landu dute, parte hartzaileek eurek diotenez. Lapurdi osoko antzezleek osatzen dute …

“Eskolan dugun egunerokoaren berri ematea da asmoa” »

Gustatzen jata, jaku leloa hartuta, Euskal Eskola Publikoaren 24. Jaia ospatuko dute igandean, Elgoibarren. EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak antolatzen du, eta aurtengoa Elgoibarko Herri Eskolako Kalamua guraso elkartearen eskutik anto…

Neurriak, lan istripuak saihesteko »

Olaberriko Karobi industrialdean izandako lan istripua salatzeko, elkarretaratzea egin zuten asteazkenean hainbat lagunek industrialdearen sarreran, gehiengo sindikalak deituta. Ezbeharra astelehenean gertatu zen, Construcciones Metalicas Ogei enpresa…

Elkartasunaren fruitua biltzen »

Poza. Itxaropena. Ilusioa. Urduritasuna. Harrotasuna. Hainbat sentipen dituzte barruan TS Fundicionesen Arroako (Zestoa) plantako langile(ohi)ek, baina bat gailentzen zaie, eta agerikoa da haiekin hitz egitean: harrotasuna. Egindako borrokarengatik. B…

11:30 »

‘Euskahaldunen’ argazkia, bihar, donostianAEK-k Korrikaren mezua hedatzen jarraitu nahi du. Euskahaldun ideiaren barruan, kontzeptu bat azpimarratu nahi du: euskara jakin ez, ahaldundu, eta euskara ikastea lortu zuen jendea. Horiek ikusarazteko, talde…

Udaletan hegemonia garbirik ez »

Udal hauteskundeen osteko mapak kolore bakarrekoa zirudien duela lau urte. Bilduk nagusitasunez irabazi zuen Gipuzkoan, eta udaletan ere inoizko udal kopuru handiena lortu

“Magikoa eta polita da baleontzia egiteko prozesua” »

Kasualitatez hasi zen Eider Bergaretxe (Oiartzun, 1988) Pasaiako Albaola itsas faktoriako bisitetako gida lanean: “Museo gisa zabaldu behar zutenean, gidak behar zituztela esan zidan lagun batek; iazko ekainean aurkeztu nintzen, eta hartu ninduten”. Artearen Historia ikasi zuen, Gasteizen, eta beste museo batzuetan ere aritu izan da lanean: gida lanetan, haurrekin eskulan tailerrak egiten… Baina ez zuen inoiz itsasoarekin lotutako ezertan lan egin: “Berria izan da niretzat, eta aukera paregabea gaiarekin lotutako gauzak ikasteko”.

Museoa ireki, eta harrera gunean egon behar izaten du, joaten direnei arreta eskaintzeko eta Albaolan zer ikusiko duten azaltzeko. Lau hizkuntza baliatzen dituzte egunerokoan. Bisita luzeak euskaraz eta gaztelaniaz egiten dituzte, baina ingelesez egitea ere egokitu zaio noizbait; bisita laburretan, berriz, ingelesa eta frantsesa praktikatzeko aukera izaten du.

Bisitak hiru espaziotatik igarotzen dira: erakusketa gela, tailerra edo itsas antzokia —arotzak lanean aritzen diren gunea eta ekintza kulturaletarako baliatzen dena—, eta estalpea. Azken horretan, San Juan baleontziaren erreplika egiten ari dira: “Oso garrantzitsua da ontzia egiteko prozesua bera, berriz baleontzia egiten ikastea nahi dugulako; beraz, eguneroko prozesuak esanahi handia du. Polita da, magikoa. Noski, barkua egina egotea eta horrekin nabigatzea ere nahi dugu, bidaia egin dezan Kanadara”. Bergaretxeri oso polita iruditzen zaio arotzek egurra nola lantzen duten ikustea: “Pasio bat da eurentzat lan horretan aritzea. Euren jakintza transmititzen digute”. Bertako arotzez gain, ikasle batzuk praktikak egitera joaten dira, inguruko ikastetxeetatik eta atzerriko arotzeria eskoletatik: “Tailerreko lanetan laguntzen dute, eta barruko beste ontzi batzuk egiteko prozesuan parte hartzen dute. Ideia, izatez, Albaolan bertan arotzeria eskola bat egotea da, jendeak egurrezko barkuak egiten ikas dezan”.

Albaolan itsasoan bustitzea eta iraganera bidaiatzea posible dela iruditzen zaio Bergaretxeri: “Erakusketek, giroak, usainak egurraren eta itsasoaren mundura eramaten zaituzte; gainera, itsasoaren ondoan gaude, eta ezinezkoa da giro horrekin ez bustitzea”. Dioenez, bisitariek ez dute espero barruan ikusiko duten guztiarekin topo egiterik: “Erakusketa txikiren bat-edo dagoela pentsatuta etortzen dira, baina, bisita amaieran, barkua nola egiten ari diren ikustera joandakoan, erabat harritzen dira”. Hori izaten da bisitariak berriz itzultzeko arrazoietako bat: “Baleontzia egiteko lanak lotura sortzen dio jendeari, eta batzuek gogoa izaten dute nola handitzen ari den ikusteko”.

Haurrentzako tailerrak ere antolatzen dituzte, eta, erakusketa gelan dagoena haiei bideratzeko, Txo pertsonaiaz baliatzen dira: “Koadernotxo batzuk ematen dizkiegu, erakusketak iraun bitartean bete behar dituztenak. Ondoren, baleen, txalupen eta itsas munduarekin lotutako beste hainbat konturen eskulanak egiteko aukera izaten dute tailerretan”.

Berari ere ikasteko balio izan dio Albaolan gida lanean aritzeak, ontzigintzaren mundua oso arrotza baitzitzaion: “Aurrekoen ondarea deskubritzea bezala izan da; ezagutzen ez nuen jakintza batekin egin dut topo. Gainera, bisitetara etortzen diren batzuek ezagutzen dute mundutxo hau, egurra landu izan dutelako edo; eta asko ikasten dugu haiek kontatutako gauza bitxietatik”. Izan ere, arbasoen bizimoduaz, lan egiteko moduaz informazio esanguratsua ematen dute Albaolan: “Askorik ezagutzen ez dugun historia bat da; arrotza zaigu, eta ikasi beharko genuke”.

Euskal Herria baserri munduarekin edo landa eremuarekin lotu ohi dela dio Bergaretxek, baina itsasoarekin ere oso lotuta egon da: “Ontzigintzan aritzea, edo ontzietarako egurra izateko haritzak landatzea, ontzi horiek sagardoz betetzeko lana egitea… Istorio asko daude barku horien atzean; eta euskal gizartearen zati batek, modu batera edo bestera, lan egin du horretarako”.

Okupazioa argitara ateraz »

Okupazioaren inguruko informazio gunea eta topagunea da Donostia aldeko Okupazio Bulegoa. Kaxilda liburu dendan du egoitza, Donostiako Arroka kalean. Gipuzkoako okupazio esperientzien sarea osatzea da haren helburuetako bat. Horrez gain, okupazioaren …

7.200 »

Gipuzkoan epilepsia duten pertsonak

Epilepsiaren Nazioarteko Egunaren harira —igandean izan zen—, Gipuzkoako Epilepsia Elkarteak erakundeei eskatu die gaixotasuna ikertzeko baliabideak jar ditzatela, gaixoen eta haien familien bizi-baldintzak hobe daitezen. Gipuzkoan 7.200 bat lagunek dute epilepsia.

Libre, baina elkartzeko beharrez »

. Tolosatik banandu eta hamar urtera Alegia eta Orendainekin batu zen Ikaztegieta, Aizpuruako Batasunean, irauteko. Ondoren Altzo elkartu zitzaien. Orain gutxi arte, 1967tik 1989ra, Iruerrieta udalerria osatu zuen Orendain eta Baliarrainekin.Histor…