[Herriz herri] Leintz Gatzaga. Lehengora itzuli nahi dute herria »

Unai Zubeldia

Historiari keinuka bizi da Leintz Gatzaga. Gatzaren ustiapenak eman dio sona herriari, baina baliabide ekonomiko horrek berak sortu izan ditu hainbat eta hainbat liskar, 1334, 1371, 1492 eta 1498ko suteak tartean. Arabaren muga-mugan, Gipuzkoaren hego-mendebaldean, Deba ibaia hantxe hasten da gorpuzten Bizkaiko itsasora bidean. 14,7 kilometroko eremua dauka, 600 metroko garaieran dago, eta 240 biztanle inguru dauzka —99 urte ditu helduenak, Matilde Arresek—. Hogei kilometro eskasera dauka Gasteiz, eta 80ra Donostia.

Batasunaren zubia »

Unai Zubeldia

Batuketan dago oinarria. Desberdinetik berdinerako pausoan. Ez dago beste sekreturik. Eta, hain zuzen ere, hausnarketa horri tiraka sortu zen Iparra Hegoa egitasmoa, 1993an, Elizondon (Nafarroa). Desio baten jiran elkartu ziren Urruñako eta Segurako bi kide: Beñat Elizondo eta Xabier Albizu. Musikak batu zituen biak, kantuak, Baztandarren Biltzarraren jiran, eta desio horri segika jarraitzen dute oraindik ere, fruituak jasoz. Muga gainetik Euskal Herria lelopean, aurten ere, prest daukate aste osoko kultur ekitaldia. Hitzaldiak, dantza, musika emanaldiak, bertsolariak, gastronomia, jolasak, mendi irteerak… Ahalik eta zubirik sendoena eraikitzen saiatu dira, beste behin ere, mugek sortutako paretak eraisten jarraitzeko.

Tantaz tanta, zaparradaren zain »

Bi aste egin dituzte Tolosan boto aurreratua jasotzen. ┬źNahi al duzu euskal estatu burujabe bateko herritarra izan?┬╗ galderari erantzungo diote Tolosaldean igandean, eta pixkanaka aritu dira botoak jasotzen. Antolatzaileek, ordea, nahiago dute ahal duenak igandean bozkatzea. - Irakurri gehiago...

Batuketari izkin, tranpekin »

Maite Alustiza

Iruzurra, trikimailua, tranpa. Hitzok aipatu ditu Iñigo Iruin abokatuak Espainiako Estatuak euskal presoen zigor batuketan izandako jokabidea definitzean. Azaldu duenez, antz juridiko handia dute Parot doktrinak eta zigor batuketa ez onartzeak: “Urratzen diren oinarrizko eskubideak berak dira, eta helburua bera: espetxealdiak luzatzea”. Giza eskubideez eta Espainiako Estatuaren tranpez aritu zen Iruin, asteartean, Hernaniko Biteri kultur etxean. Pakito Lujanbio preso ohia eta Idoia Ibero Sare plataformako kidea ere mahai bueltan izan ziren.

“Europan dago borroka eremua” »

Maite Alustiza
“Motxila bete esperientziarekin” iritsi da Askapena erakunde internazionalista bere 30. urteurrenera. Urteotan, zubiak eraiki ditu hainbat herrialdetako eragileekin; lorpenen artean, berriz, internazionalismoa Euskal Herrian presente egotea aipatu du Iraitz Gesalaga kideak.

Etxe komunitarioa, herri seguru batean »

Ikerne Zarate
Errenteriako haur, nerabe eta gazteen parte hartzea sustatzeko udalak abiatutako prozesua da Marea Gora. Lehenengo fasea amaituta, bigarrenari ekiteko prest da. Herriko haur, gazte eta nerabeak herritar aktibo eta ahaldun nahi ditu.

Herritar antolatuen aldarriak »

Urtekaria. Donostian herritarrek bultzatutako mobilizazio ugari izan dira urte osoan. Donostia aldeko metroaz eta zezenketez galdeketak eskatu dituzte, eta erakundeei hainbat proiektu zorokatzea galdegin diete; Belartza II industrialdekoa, esaterako. Epaitegira iritsi dira auzi horietako batzuk. - Irakurri gehiago...

[Urtekaria] Azaleratu da borondatea »

Maite Alustiza

Ekainaren 5a “egun historikoa” izan zen, mugarri bat, “egun oso inportantea”. Estatus politikoari buruzko galdeketak egin zituzten Goierrin, Debagoienean eta Azpeitian. “Garbi daukagu ekainaren 5ean ez dela ezer bukatuko: zerbait egiten baldin bada, hasi egingo da”, azaldu zuen Gure Esku Dago dinamikako Angel Oiarbidek.

“Krisiak ez zuen eragin handirik izan Legazpiko lantegian” »

Tere Madinabeitia

Legazpiren XX. mendeko historia jasotzen duen trilogiari amaiera emateko, Legazpi siglo XX, 1975-2000. El final de un ciclo industrial liburua (Legazpi XX. mendea, 1975-2000. Ziklo industrial baten amaiera) idatzi du Jose Mari Urzelaik. Aurreko bi lanetan, XX. mendeko mugarriak eta 1940-1975 urteak landu zituen. Liburu berriarekin zikloa itxi egin du Urzelaik. Orain, atseden hartzeko unea iritsi zaio; 1960ko hamarkadan herriko berriemaile gisa hasitako ibilbidearen helmugara iritsi da.

Katean batzen doaz udaberrira »

Maite Alustiza

Pasaiako badia izango da erabakitzeko eskubidearen aldeko hurrengo geralekua. Igandean, 8,4 kilometroko giza katea osatu asmo dute, Oiartzualdean egingo duten galdeketarako “giroa epelduz joateko”. 2017ko martxoaren 19an eman ahal izango dute botoa Errenterian, Pasaian, Lezon eta Oiartzunen; eguna iritsi bitartean, “lehen erronka nagusi” gisa igandeko giza katea jarri du Demoarso mugimenduak.

Zortzi kilometro pasa horiek osatzeko, Errenterian 4.000 lagun biltzeko helburua jarri dute, 2.100 Pasaian, 1.600 Oiartzunen eta 800 Lezon. Orotara, 71.000 lagun bizi dira lau herriotan. 12:00etan eratuko dute katea, eta, ordubete geroago, boto sinbolikoa eta ekitaldia egingo dituzte Errenterian, Gamon zumardian. Iluntzera arte musika eta bestelako jarduerak izango dira.

Goierrin, Debagoienean eta Azpeitian badakite zer den herri galdeketa bat antolatzea eta gauzatzea —ekainaren 5ean egin zituzten—. Oraindik ere lanean jarraitzen dute, ordea. Bihar, adibidez, batzar irekia egingo dute Seguran, Hemendik aurrera zer? izenburuarekin. 10:30ean izango da, kultur etxean.

2017ari begira, Gipuzkoako beste zenbait herritan martxan dira. Euskal Herri osoan ehun herri ingurutan izango dute botoa emateko aukera hurrengo urtean, eta horiek antolatzen laguntzeko prestakuntza saioak eman dizkie Gure Esku Dago-k 150 bat laguni, Eibarren.

DONOSTIA-BETERRI

Hernanin eta Astigarragan azaroaren 12an dute begirada jarria. BagaGiltza dinamika ekainean abiatu zuten, eta 2017ko udaberrian bukatuko dute prozesu hori, galdeketarekin. Azaroaren 12an, hain justu, galdeketaren eguna zein izango den jakinaraziko du antolaketa batzordeak. Data ezagutzera ematearekin batera, sinadura bilketa abiatuko dute; 500 atxikimendu bildu nahi dituzte asteburu horretan. Hori guztia festa giroan egingo dute, Udaberri Festaren barruan. Ave Maria parkean izango da —eguraldi txarrarekin Gay Murreko patio estalira lekualdatuko dute—.

Usurbilgo Gure Esku Dago-k 2017rako iragarria du kontsulta, data zehaztu gabe, eta Lasarte-Orian ere lanean ari dira hurrengo urtera begira, Loratu prozesuan. Sinadura bilketan 1.832 atxikimendu jaso zituzten —1.700 zuten helburua—, batzorde sustatzaile bat eratu dute prozesua gidatzeko, eta lantaldeak osatzen ari dira gaika antolatuko diren zereginetarako: ekonomia, kale presentzia, protokoloa, komunikazioa…

UROLA KOSTA

Datorren udaberrian egingo dituzte galdeketak Azkoitian, Getarian, Orion, Zarautzen, Zestoan eta Zumaian. 54.000 herritar bizi dira herriotan, eta tokiko batzordeak hasiak dira prestaketa lanetan: Ontziratu (Zumaian), Zarahitz (Zarautzen) Urrats (Azkoitian), Baliza (Orion), Brankan (Getarian)…

Azpeitiak, eskualdean galdeketa egiten lehena izanda, lekukoa pasatu die seioi. Hala mintzatu zitzaien Laxaro Azkune Hitzartuko kidea talde antolatzaileei: “Subiranotasun edo herri antolaketa auziak modu baketsuan, demokraziaren arauei jarraituz eta herritarron parte hartzean sakonduz bideratu behar dira, aukera guztiak errespetatuz eta posible eginez, erabakiak herritarron borondatean eta nahieran oinarrituz”. Azpeitian egin zuten moduan, berme gisa sinadurak bilduko dituzte sei herrietan, eta gutxieneko bat lortu ondoren deituko dute ofizialki galdeketara.

TOLOSALDEA

Eskualdeko 28 herrietan badute estatus politikoaren inguruko galdeketarako eguna: 2017ko martxoaren 19a, Oiartzualdekoen egun bera. 38 laguneko batzorde sustatzailea aurkeztu berri du Giltzarria dinamikak, eta eskualdean “ilusioa berreskura” dadin lan egingo dute —bideo bat sareratu dute jendea animatzeko—. Herri bakoitzeko ordezkari bana dago taldean, beste hamar lagunekin batera. Galdeketa “baldintza egokietan” egin dadin, sinadura bilketa jarriko dute martxan datozen asteetan, Gure Esku Dago-ren protokoloan zehazten den bezala.

DEBABARRENA

Datorren urtean antolatu nahi dute galdeketa Soraluzen. Duela bi aste aurkeztu zuten antolaketa taldea; hemezortzi lagun inguru bildu dira, “adin eta sentsibilitate ezberdinekoak”, baina taldea zabalik dago. Asteazkenero bilera egingo dute Elkargunean, eta 16 urtetik gorakoei parte hartzeko deia egin diete, “soraluzetarren esku” egongo delako Soraluzen ere herritarrei galdetzea. Lanean ari dira beste hainbat herritako batzordeak ere; Deba eta Mendarokoak, besteak beste.