Arbasoak eta etorkizuneko gerrak

Arbasoak eta etorkizuneko gerrak

Jaio nintzenetik 23 urte izan arte gure aititaren tailerraren gainean bizi izan ginen. Espazio bariko herrian oso kontu normala, bestalde. Zarata ugari egunean zehar, asteburuetan isiltasun harrigarria. Horrelakoa izan zen gure bizitza.  Taladrina usaina dut gustuko, umetako usain sarkor eta arrunta zelako. Etxetik eskolara bidean, esnezko bideak isurtzen ziren espaloi bako errepidean. Izan ere, taladrina (makinek erabiltzen duten olioa) zuria...