«’Maite banauzu, bidali argazkia’ eta halako mezu toxikoak zabaltzen dira sareetan»

«’Maite banauzu, bidali argazkia’ eta halako mezu toxikoak zabaltzen dira sareetan»

Julen Linazasoro (1980, Errenteria) hezitzailea eta gizarte langilea da. Ikastetxeetan saioak ematen ibiltzen da, eta azpimarratu du zibererasoen fenomenoa zabalduta dagoela 13-15 urte bitarteko nerabeen artean. Sareetan toxikotasuna eta bortizkeria nabarmen ageri direla esan du, eta zehaztu nerabeek eta gazteek ez dutela gurasoekin hitz egiten sare sozialetan dituzten elkarrizketez eta kontsumitzen dituzten edukiez. Horregatik, sare sozialetan kontsumitutako edukia kontrastatzeko, esan...

«Gozatu egin dut kirola egiten eta lehiatzen; jendea animatzen dut probatzera»

«Gozatu egin dut kirola egiten eta lehiatzen; jendea animatzen dut probatzera»

Aitor Garciarenak (Berastegi, 1972) garun paralisia du jaiotzez, baina 30 urte eman ditu triziklo baten gainean lehiatzen. Gaitzak gorputzean eragiten dizkion zailtasunak medio, txirrindularitza egokituko T1 kategorian parte hartu izan du. 2024. urtea amaitzearekin batera utzi dio lehiatzeari. Asier Mujika (Andoain, 1990) izan da haren entrenatzailea, eta esan du asko ikasi duela Garciarenarengandik. Aitor, nolakoa da zure egunerokoa? AITOR GARCIARENA: Mugak...

Ziberbortizkeriaren ondorioak begi bistan

Ziberbortizkeriaren ondorioak begi bistan

Gipuzkoako Gizarte Zerbitzuek jakinarazi dute sareetako sexu erasoek «gora» egin dutela. Haien datuen arabera, herrialdean azken bi urteetan 13 eta 21 urte arteko 33 gazte artatu dituzte sexu erasoetan espezializatutako nerabeen unitatean. Gizarte Zerbitzuek jakinarazi dute ziberbortizkeriari loturiko sexu erasoak direla gehienak. EDE fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarrekin sortutako proiektu pilotu baten bidez abisatu dute kasu gehienak zibererasoak, sextinga...

Pailazoen jantziak, glamourraren isla

Pailazoen jantziak, glamourraren isla

Barrea, lilura, beldurra eta ilusioa batzen zaizkio barnean zirku batera joaten denari. Trapezistak, magoak, pailazoak…; luzea da bertan lan egiten dutenen zerrenda. Pailazoen egitekoa ikusleak entretenitzea eta barrea eragitea da, baina pailazo bakoitzak bere nortasuna osatzen du. Pailazo talde asko hiru lagunez osatuta egoten dira, eta nork bere izaera izaten du. Pailazo aurpegi-zuria izaten da hirukoteko dotoreena, eta beste biak...

Iparretik hegora, euskara ikastera

Lazkaoko Maizpide euskaltegia munduko hainbat txokotako jendearen topalekua da. Besteak beste, Japoniatik, Ameriketatik eta Australiatik joaten dira hara. Ezaugarri askok desberdintzen ditu, baina helburu bera dute: euskara ikastea. Euskal Herritik kanpoko jendea ez ezik, Euskal Herriko bertako hainbat lekutatik joaten da jendea Maizpidera euskara ikastera. Horietako askok, euskal jatorria duten arren, etxean ez dute euskara ikasi, eta, hain zuzen ere,...

Lur zabal-zabal honetan

Akordatzen naiz nola otsailaren lauan, urtero-urtero, arratsaldeko hirurak aldera, gure eskolako irakasle hark hurritz-makila zerura jasotzen zuen. Ikasle den-denok isildu behar ginela esan nahi zuen hurritz-makilaren jasotzeak. Gainerako irakasleek keinuka adierazten ziguten begiratzeko hara, hatz erakuslea eramaten zuten «ixo» antzeko soinu bat zerien ezpainetara; lortzen zuten gutako gehien-gehienok berriketari uztea. Jartzen genuen tente gure makila, heltzen genion adorez eskutxoarekin, eta...