Usurbilgo alkatearen eskaera Gipuzkoako herriei

Xabier Arregi Usurbilgo alkateak ohar bat bidali die Gipuzkoako alkate guztiei, Zubietako errauste plantaren gaia euren herrietako udalbatzarretara eraman dezaten. Gutunean azaldu duenez, “itxikeria politikorik gabe eta herritarren ongizatea oinarritzat hartuz” landu beharko litzateke gaia, eztabaida “parametro etiko eta demokratikoetan” eman dadin. Zubietako errauste planta baztertzeko, osasun kalteei egiten die Arregik erreferentzia, baina, osasunaz gain, beste bi kontuk arduratzen dute: “kostu ekonomiko handiak eta finantzabide pribatizatzaileak”; eta baita Gipuzkoako hainbat herritan abiatutako “hondakin tratamendurako bide jasangarriari muzin egiteak” ere.

Leave a Reply

Your email address will not be published.