Egitaraua: Artzain Eguna

Igandean egingo dute Gipuzkoako Artzain Eguna, Legazpin. Ekitaldi ugari izango dira goizez eta arratsaldez, Gipuzkoa osoko artzainei eta artzaintzaren lanbideari balioa aitortzeko.

10:00etatik 12:45era, Euskal Herria plazan. Gipuzkoako artzain gaztaren 32. lehiaketa, gazta eta sagardo dastatzeak, Legazpiko Musika Bandaren kalejira, Gaztagintzaren lehena eta oraina erakusketa, gaztetxoen gazta lehiaketa, ardi okelaz egindako gisatu lehiaketa, ardi okelaren banaketa, eskulangileen postuak, gazta salmenta, Ikatza taldearen argazki rallya, ardien ile-mozte erakustaldia, eta ardi eta ahari erakusketa.

13:00etan. Omenaldiak. Gipuzkoako artzainei: Jose Manuel Arrieta eta Lourdes Etxezarreta (Barnaola baserria, Mutiloa), eta Fermin Arrieta eta Lorentxa Etxezarreta (Lanbieta baserria, Urbia). Ameriketan artzaintzan aritutako bi artzain euskalduni: Sebastian Izuzkitza Lizarazu (Azkoitia) eta Juan Carlos Balda (Usurbil). Artzain Aipagarria: Ines Argarate eta Pedro Gabiria (Makatza baserria, Legazpi). Urtez urteko lana: Gema Arruegaeta.

14:30ean, Aitxuri jatetxean. Herri bazkaria.

17:30ean, Urtatzako zelaietan. Gipuzkoako artzain txakurren 48. txapelketa.

Leave a Reply

Your email address will not be published.