Eragileak

Arlo sozioekonomikoa euskalduntzeko eragileen gidalerroak zehaztuak ditu Kontseiluak 2013tik.

Enpresak. Enpresek hizkuntza politika propioa landu eta adostu behar dute. Langile zein bezeroekin harremanak euskaraz izateko baldintzak bermatu behar dituzte.

Langileak. Langileek euskaraz lan egiteko eskubidea dute, eta, horretarako, lankideak euskaldundu behar dira. Horrez gain, langileen ordezkariek lanketa egin behar dute lan hitzarmenetan neurri zehatzak jaso daitezen.

Bezeroak. Kalitatezko kontsumoaren parametroetan hizkuntza irizpideak sartu behar ditu kontsumitzaileak. Bidea jorratu behar da kontsumitzaileek enpresei azaltzeko zerbitzua euskaraz jaso nahi dutela.

Administrazioa. Langileek euskaraz lan egiteko, enpresek euskaraz saltzeko eta kontsumitzaileek euskaraz erosteko eskubideak bermatu behar dituzte administrazioek, eta bide horretan “eredu” izan behar dute. Hala, administrazioaren barruko euskalduntze prozesua bizkortzea eta kontratazioetan hizkuntza klausulak jartzea ere badagokie.

Euskalgintza. Gidalerroei helduko dieten eragileei lankidetza eta babesa eskaini die Kontseiluak.

Leave a Reply

Your email address will not be published.