Aztertzaile kopuruarekin kezkatuta

Gipuzkoan gidabaimeneko azterketa praktikoa egiten zuten zortzi etsaminatzaile zeuden 2015 arte. Eta zortzi etsaminatzaile horiekin bermatuta zegoen ikasleek azterketa egitea erabakitzen zutenean gehienez astebete itxaron behar izatea. Kopuru hori, baina, erdira jaitsi da bi urtean. 2015ean erretiroa hartu zuten bik, eta hurrengo urtean beste bi erretiratu ziren. Espainiako Trafiko Zuzendaritzak (DGT), baina, ez zuen haientzako ordezkorik jarri, eta aurtengo urtarrilean hainbat protesta egin zituzten autoeskolek, azterketa praktikoen zerbitzua “kolapsatuta” zegoela salatzeko.

Aztertzaile ratioarekin oso kritiko agertu da Gipuzkoako Autoeskolen Elkartea. Izan ere, Bizkaian hamazazpi etsaminatzaile daude (68.000 biztanleko bat); Araban bost (64.500 biztanleko bat); Nafarroan lau etsaminatzaile dira (161.000 biztanleko bat); eta Gipuzkoan aztertzaile bat dago 178.000 biztanleko. DGTk ordezkapen motzekin erantzun izan die aztertzaileen faltari, baina autoeskolen elkarteak dio horrek ez duela arazoa konpontzen.

Leave a Reply

Your email address will not be published.