Izan Kantuz erronka

Azaroaren 10ean eta 11n Zaldibian egingo duten Izan Kantuz egitasmoaren erronkan parte hartu nahi dutenek ondorengo pausoak eman beharko dituzte izena emateko:

Abestia aukeratu. Abestien zerrenda www.zaldibia.org webgunean dago .

Ordutegia aukeratu. Beretzat egokiena den ordutegia aukeratu ahal izango du bakoitzak webgunean.

Izena eman. Bi modu daude izena emateko: ostiralero Zaldibiako plazan jarriko duten informazio mahaira joatea da aukera bat, eta izankantuz@gmail.com helbidera mezua bidaltzea bestea. Parte hartzaileetako baten izen-abizenak eta telefono zenbakia eman beharko dira izena ematean, dinamizatzaileak eurekin harremanetan jarri ahal izateko eta parte hartzeko ordua baieztatzeko.

Leave a Reply

Your email address will not be published.