Zazpi hilabetez kontsumo ohiturak aldatzen

Labore Oarso kontsumo elkarteak martxoaren 25ean zabaldu zituen ateak Oiartzungo Ugaldetxo auzoan, gertuko herritarrei bertako produktuak eta produktu ekologikoak eskura jartzeko asmoz. Egun, 565 bazkide ditu elkarteak, eta askotariko produktuak eskaintzen ditu 450 metro koadroko pabiloian. Elkarteko kideek zehaztu dutenez, egun ekoizle zuzenak dira hornitzaileen %50, manufakturatzaileak dira %35, eta banatzaileak beste %15. Produktuen jatorriari dagokionez, Euskal Herrikoak dira %95, eta Oiartzualdekoak horietatik %25. Azken hilabeteotan asko igo da bazkideen kopurua, eta, ondorioz, Laboreko kideek ondorioztatu dute elikadurari eta osasunari garrantzi handia ematen diotela Pasaia, Oiartzun, Errenteria eta Lezoko biztanleek.

Leave a Reply

Your email address will not be published.