Ohiko sendabelarrak

Arbiburua. Katarroa sendatzeko aproposa. Arbia bueltan ireki, azukrea bota, eta, kendutako zatia tapa gisa jarrita, egun batzuetan freskuran edukita sortzen den likidoa hartu behar da.

Axeribuztana. Pixaren infekzioa arintzeko infusioan hartzea izaten da onena.

Babarrunaren leka belarra. Azido urikoa jaisteko da ona; infusioan hartzen da.

Berbena. Bronkioak garbitzeko baliatzen da. Arrautzaren zuringoa, olioa eta eskukada bat berbena txikituta zartagian jarri, buelta batzuk eman, eta trapu batean bildu behar izaten da guztia. Hiru alditan jartzea komeni da, zikina ateratzeko.

Erromeroa. Katarroa sendatzeko erabiltzen da. Egosi eta baporeak hartu behar izaten dira. Etxean landa daiteke.

Lizar hazia. Azido urikoa kontrolatzeko da aproposa. Hiru egunez hartu behar izaten da, infusioan. Kontu handia behar da neurriekin, toxikoa izan baitaiteke.

Kamamila. Infusioa egiten da tripako minari aurre egiteko.

Asuna. Zirkulazioa azkartzeko erabiltzen da, odola fintzen duelako. Infusioan edo tortilla gisa hartzen da normalean.

Pareta belarra. Gibela garbitzeko da egokia. Ur basokada batekin, otorduetan hartzen da, bizpahiru egunez.

Pasmobelarra. Odola garbitzeko eta bronkioetarako baliatzen da. Bildu eta berehala erabili izan da, baina itzaletan lehortuz gero, ez dago arazorik geroago erabiltzeko. Pasmobelarra eta baratxuria egosi eta bapainua hartu behar izaten da handitua baretzeko.

Teilatu belarra. Belarriko mina arintzen du. Hostoak erditik moztu eta ateratzen zaizkion tantak zuzenean botatzen dira belarrira.

Zaingorria. Odoleko tentsioa jaisten du, eta infusioan hartzen da.

Leave a Reply

Your email address will not be published.