Duintasunerako aldarria »

Batez besteko pentsioa 1.139 eurokoa da. Hala ere, 300 jasotzen dituzte askok. 1.080 eurora arteko diru sarrerak bermatzea eta pentsioen kudeaketa propioa eskatu dituzte pentsiodunek. Andreen egoera salatu dute bereziki: kotizazio baxuak izan dituzte, eta alargun pentsioa, gehienez, 714 eurokoa da. - Irakurri gehiago...

Bide txar gehiagorik ez »

Maite Alustiza
Protestetan erabilitako stop ikurrak argi berdeari eman dio bide. Diputazioari eginiko Bide txarretik kexua, berriz, akordio batekin ordezkatu dute.

Etxekoak, aparraldi betean »

Aitziber Arzallus
Garagardo artisauaren sektorea aparraldi bete-betean da Gipuzkoan. Duela hogei bat urte AEBetan edo duela dozena bat urte Katalunian gertatu zen modu berean, geroz eta gehiago dira edari hori ekoizteari, kontsumitzeari zein saltzeari ekin diotenak.

[Herriz herri] Irun. Kokapena baliatzen »

Aizpea Amas
Irunek dituen ezaugarri batzuk aski ezagunak dira: Gipuzkoako udalerri populatuenen artean bigarrena da, 61.000 biztanle pasatxorekin; ekialderantz, lurraldeko azken herria da, eta Lapurdirekin muga egiten du.

Kalitatezko azterketa kate bat »

Maite Alustiza

Sagardo dastatzea egin berri dute Fraisoro Landa eta Ingurumen Laborategian, horretarako propio egokitutako gelan. Bost dastatzailek zortzi lagin probatu dituzte: norberak bere txokoan, zerbitzatu dizkieten laginak puntuatu dituzte. Botiletan ez da etiketarik ikusten, baina fin ibili dira: “Hirugarrena eta seigarrena berdinak ziren, baina eurek ez zekiten, eta asmatu dute”, azaldu du Domingo Merinok, Fraisoro Laborategiko zuzendariak.

Deiari erantzutea, norberaren sakelan »

Maite Alustiza

Europan dauden sakelakoen %40 inguru urtero berritzen dira. Gailu baten balio bizitza hamar bat urtekoa da —bateria kenduta—; batez beste, ordea, urte eta erdi eta bi urte eta erdi artean erabiltzen dira, Alboan GKE gobernuz kanpoko erakundeak azaldu duenez. Ekonomikoki dakarren kostuaz gain, gizartean eta ingurumenean ere eragina du horrek. Eta eskuko telefonoak arduraz erabiltzeak asko lagun dezakeela sinetsita dago Alboan erakundea: Kongon mineralak erauzteak duen eragina murrizten, adibidez.

[Herriz herri] Idiazabalen mamia »

A. Vierbücher

Idiazabal izen berbereko gazta ospetsuengatik da ezaguna, besteak beste. Urtero milaka bisitari jasotzen ditu, gaztaren ospeak erakarrita. Idiazabalgo Gaztaren Interpretazio Zentroak eta Idiazabalgo Udalak lan handia egin dute bisitariari zerbitzu erakargarri batzuk eskaintzeko.

Ekonomia sozialaren fabrika »

Erik Gartzia Egaña

Izaera sozialeko ekonomiak eta ekintzailetzak gero eta presentzia handiagoa du Gipuzkoako ekonomian. Proiektu asko sortzen ari diren arren, ez da bide erraza izaten gisa horretako proiektuak aurrera eramatea. Horiek sustatze aldera, Koop Fabrika proiektua martxan jarriko dute aurten. Olatukoop sarea eta Lanki Mondragon Unibertsitateko Huhezi Fakultateko lankidetzaren ikertegia dira proiektuaren sustatzaile nagusiak, baita tokian tokiko eragileak ere.

[Herriz herri] Ibarra. Herritarren neurrira »

Rebeka Calvo
Bi Ibarra omen daude: Txumitxa tabernatik beherakoa eta Txumitxatik gorakoa. Hori esan izan dute ibartarrek, baina joera aldatzen ari dela dirudi, eta horren adierazlea plaza omen.

Herritar antolatuen aldarriak »

Urtekaria. Donostian herritarrek bultzatutako mobilizazio ugari izan dira urte osoan. Donostia aldeko metroaz eta zezenketez galdeketak eskatu dituzte, eta erakundeei hainbat proiektu zorokatzea galdegin diete; Belartza II industrialdekoa, esaterako. Epaitegira iritsi dira auzi horietako batzuk. - Irakurri gehiago...