Irla bat osasun sisteman »

Itzea Urkizu Arsuaga

Zortzi urteko soka luzea osatu du, honezkero, Tolosaldeko osasun publikoaren aferak. 2011 hasieran Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde (TOPA) koordinakundea sortu zutenetik, bertako kideek eskualdeko udaletxeetan, Batzar Nagusietan, Eusko Legebiltzarrean eta kalean hamaika aldiz eskatu dute eskualde horretarako kudeaketa publikoa duen ospitale publiko bat. Baina, denbora tarte horretan guztian, soka tenkatu baino ez da egin herritarren, koordinakundearen eta ordezkari politikoen artean.

Elkar zainduz, denak salbu »

Kerman Garralda Zubimendi

Bakarrik bizitzearen errealitateetako bat da arazoei ere bakarrik egin behar zaiela aurre. Batzuetan, buruhausteak handiegiak izaten dira norberak konpontzeko, eta ez da izaten hain erraza laguntza eskatzea. “Aurretik egindako ikerketetan, jabetu ginen adineko askok ez dutela jakiten norengana jo laguntza eske, eta gizarte zerbitzuetako langileei kosta egiten zaiela arazoren bat duen adineko jendea identifikatzea”, azaldu du Unai Zabala Agintzari kooperatibako kideak. Arazoak dituzten pertsona eta kolektiboen behar sozialak gainditzea du zeregin Agintzarik.

Elkartuko dituen harrera »

Ane Ubegun Goikoetxea
Xarranca Katalunian, ?otron Errumanian, Sunda Manda Indonesian eta Hopscotch ingelesez: txingoaren jolasa esaten zaio Euskal Herrian. Joko berari egiten diote erreferentzia aipatutako izenek, funtsean berdin jolasten baita herrialde horietan.

1522ko gudua, bi bertsiotan »

San Martzialgo lehen gudua nafarrek galdu zuten, ez zirelako gai izan Gaztelari irabazteko eta euren erresumaren boterea berreskuratzeko. Ordea, Frantzia eta Espainiaren arteko borroka izan zela dioenik ere bada. Gertakaria kontatzeko moduak historiaren zentzua guztiz aldatzen du. - Irakurri gehiago...

Aterperik gabe »

Ane Ubegun Goikoetxea

Merkatua izan ohi da baserritarren eta kaletarren topagunea: baserritarrek etxean landatu eta hazitako produktuak eramaten dituzte plazara, eta kaletarrek erosi egiten dituzte, produktu freskoak eta sasoiko jakiak eskuratzeko helburuarekin. Gertukoa eta berezia da sortzen den hartu-eman hori, baita giroa ere. Ezaugarri horiek bermatzeko, ordea, ezinbestekoa da merkatua toki apropos batean kokatzea.

Kirola, inklusiorako bitarteko »

Aitziber Arzallus
Urrats txikiak eginez, helburu handiak lortzen ari dira Orioko Berdin-Berdinak kirol elkarteko kideak. Sei urte dira elkartea sortu zutela, arauz kanpoko funtzionaltasuna duten herritarren premiei erantzuteko asmoarekin. “Ikusi zuten…

Sagardoa bere testuinguruan »

Eider Goenaga Lizaso

Txotx egitearena ez da betidanik datorren ohitura bat. Garai batean, beste modu batera jokatzen zuten sagardo ekoizleek, eta, 2014. urtean, garai bateko ohitura zahar hori berpizteko ahaleginean, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak Sagardo Apurua jarri zuen martxan. Bosgarren ekitaldia da aurtengoa. Atzo hasi zen, eta igande eguerdira bitartean iraungo du.

Orbelak estal ez ditzan »

Kerman Garralda Zubimendi
Neguko solstizioa dela, negua hasten dela, Gabonak direla… abenduak badu mistika berezi bat. Amaiera da, baina hasiera ere bai. Urteak aurrera egin ahala, iraganeko mitologia eta antzinako sinesmenak atzean gelditzen ari dir…

Landa eremura, kutsatu gabe »

Erik Gartzia Egaña

Oiartzunek 10.000 biztanle pasa ditu, zortzi auzotan banatuta. Elizalde auzoa litzateke erdigunea, eta hor daude zerbitzu gehienak: udal bulegoak, banketxeak, komertzio txiki gehienak, osasun zentroa, ikastetxeak… Beraz, oiartzuar gehienek, nahi eta nahi ez pasatu behar dute bertatik, euren eguneroko bizimoduan.

‘Ahobizi’ baten gorabeherak »

Eider Goenaga Lizaso

Ez dira gutxi ahobizi baten komeriak. Posible izango al du goizean etxetik atera eta itzuli arteko elkarrizketa guztiak euskaraz egitea? Saiatzen bada, nola erantzungo diote ezezagunek? Gai izango al da solaskideak gaztelerari eusten dion bitartean euskaraz jarraitzeko? Ariketa sozial gisa planteatu da Euskaraldia, nolabaiteko esperimentu gisa. Bere esperimentu propioa egin nahi du ahobizi-ak, eta Donostia ingurua hautatu du horretarako. 11:45ean iritsi da Donostiara, eta 16:00etan jarri dio bukaera esperimentuari, Urbilen.