Duintasunerako aldarria »

Batez besteko pentsioa 1.139 eurokoa da. Hala ere, 300 jasotzen dituzte askok. 1.080 eurora arteko diru sarrerak bermatzea eta pentsioen kudeaketa propioa eskatu dituzte pentsiodunek. Andreen egoera salatu dute bereziki: kotizazio baxuak izan dituzte, eta alargun pentsioa, gehienez, 714 eurokoa da. - Irakurri gehiago...

Historiaren istorio ezezagunak »

Maite Alustiza
Ezaguna da 1813an Donostian gertatutako sarraskia: abuztuaren 31n hiria txikitu zuten tropa espainiar, ingeles eta portugaldarrek. Ez dira hain ezagunak, ordea, suntsiketa horren baitan gertatutakoak: ehunka emakume bortxatu zituzten.

[Herriz herri] Irun. Kokapena baliatzen »

Aizpea Amas
Irunek dituen ezaugarri batzuk aski ezagunak dira: Gipuzkoako udalerri populatuenen artean bigarrena da, 61.000 biztanle pasatxorekin; ekialderantz, lurraldeko azken herria da, eta Lapurdirekin muga egiten du.

80 urtean isilik egon den trena »

Urolako burdinbideko 123 langile jazarri zituzten 1936an, eta horiek omendu ditu diputazioak. Langileen senitarteko asko eta asko omenaldi hori dela-eta ohartu dira duela 80 urte jazotakoaz. - Irakurri gehiago...

[Herriz herri] Ikaztegieta. Herri giroa sustatzea helburu »

Imanol Garcia Landa
Oria ibaiaren ibarrean dago Ikaztegieta. Tolosaldeko azken herria da Goierri alderantz joanda, N-1 autobidetik. 2016ko datuen arabera, 484 biztanle ditu; tren geltokia duen Gipuzkoako txikiena da, hain justu.

Adinik ez ikasten jarraitzeko »

Helduen Hezkuntzak 8.000 ikasleren bueltan mugitzen ditu Gipuzkoan. Azterketetan dabiltza asko, eta, ondoren, ikasturtearen bigarren lauhilekorako matrikulazioari ekingo diote, urtarrilaren 27tik otsailaren 3ra. Jarraitu nahi dutenek zein ikasle berriek egin behar dute izen ematea. - Irakurri gehiago...

Esperantza elikatzeko bidea »

Maite Alustiza

“Gutxieneko beharrak bermatuak izateko, Saharako errefuxiatuak giza laguntzen mende daude erabat”. Hala jaso zuen Saharako Ilargi Erdi Gorriak azaroan atera zuen txostenean. Nazioarteko erakundeei egin zien oharra: laguntzak gutxitzen ari dira, eta, egoera “are gehiago” okertzen bada, “ondorio larriak” egon daitezke. Ilargi Erdi Gorriaren eskari horri erantzunez, martxan da beste urte batez Piztu Itxaropena, Sahararen Aldeko Euskal Karabana.

Deiari erantzutea, norberaren sakelan »

Maite Alustiza

Europan dauden sakelakoen %40 inguru urtero berritzen dira. Gailu baten balio bizitza hamar bat urtekoa da —bateria kenduta—; batez beste, ordea, urte eta erdi eta bi urte eta erdi artean erabiltzen dira, Alboan GKE gobernuz kanpoko erakundeak azaldu duenez. Ekonomikoki dakarren kostuaz gain, gizartean eta ingurumenean ere eragina du horrek. Eta eskuko telefonoak arduraz erabiltzeak asko lagun dezakeela sinetsita dago Alboan erakundea: Kongon mineralak erauzteak duen eragina murrizten, adibidez.

[Herriz herri] Idiazabalen mamia »

A. Vierbücher

Idiazabal izen berbereko gazta ospetsuengatik da ezaguna, besteak beste. Urtero milaka bisitari jasotzen ditu, gaztaren ospeak erakarrita. Idiazabalgo Gaztaren Interpretazio Zentroak eta Idiazabalgo Udalak lan handia egin dute bisitariari zerbitzu erakargarri batzuk eskaintzeko.

Aztertzaile gehiago aldarri »

Gipuzkoan, gidabaimena ateratzeko aztertzaile kopurua erdira jaitsi da azken urtean, eta protestak hasi dituzte autoeskolek eta ikasleek. Gutxienez lehengo kopurua berreskuratzea eskatu dute - Irakurri gehiago...