“Ez dakigu nerabeak sare sozialetan non edo zertan dabiltzan” »

Teknologia berriek onurekin batera ekarri dituzte kalteak ere. Guraso eta hezitzaileen erronka 'ziberbullying'-ari aurre egitea da. Balerdik dioenez, "susmo txikienarekin" martxan jarri behar da protokoloa. - Irakurri gehiago...

“Gauza bat dira kondenak, eta bestea giza eskubideak” »

Sare mugimenduak deituta, larriki gaixo dauden presoen eskubideak errespeta daitezela eskatuko dute hilaren 15ean Donostian. Bat egiteko deia egin diete herritarrei, eta eskari bat erakundeei: legea betetzea. - Irakurri gehiago...

“Niri poza ematen dit dantzari onak, eta txarrak, pena” »

Festa giroa jartzeko deitzen diote oraindik Resu Balerdiri. Bizitza guztia darama dantzan, eta horrela jarraitu nahi du: "Soinu jotzaile eta lagun dantzari onarekin, jaten baino gusturako ibiltzen naiz". - Irakurri gehiago...

“Haur batek bi urte behar ditu gurasoen banaketa gainditzeko” »

Gurasoen banatzeko modua "desegokia" denean haurrengan arazoak sor daitezkeela dio Arregik. Uste du umeei argi esan behar zaiela bikotea banatzen dela, ez famlilia. Hitzaldia emango du bihar, Beasainen. - Irakurri gehiago...

“Bertsopaperei beste zabalkunde bat bilatu beharko litzaieke” »

Zarauzko Basarri bertsopaper lehiaketan Goikoetxea bertsolari eta jartzaile beasaindarrak irabazi ditu bi sariak. Iaz ere lorpen bera egin zuen, 13 urtean aurkeztu gabe egonda. Gaiak goratu dizkiote. - Irakurri gehiago...

“Argi daukat nire helburuetako bat Boisera itzultzea dela” »

Boisen izan da Arrieta, euskaldunek sortutako Modern Hotel&Bar ostatuaren kanpoaldean mural bat egiten, artista egoiliar moduan. Arrietarentzat «ohorea» izan da elkarlanean lan egin ahal izatea. - Irakurri gehiago...

“Eguraldi txarra dagoen lekuetan ere badute umorea” »

Meteorologiak eta klimak gizakian duten eraginaz aritu da Viñas Donostian. Dioenez, jarrera fisikoan eta psikikoan eragiten dute, baina normalean jendeak egokitzeko gaitasun handia du. - Irakurri gehiago...

“Euskal Herriko arkeologiaren barruan, aparta da aurkikuntza” »

Erdi Aroko sutondo bat eta 700 urteko historia biltzen dituen sekuentzia bat aurkitu ditu Aranzadik Errenterian. Sutondoa Euskal Herrian aurkitutako bakanetakoa da. - Irakurri gehiago...

“Ilusioa berpiztea eta helburuak lortzea dira gure bi oinarriak” »

Gogoeta garai bat pasatuta, emaitzei begira baino gehiago proiektua sendotzeko lanean jarri du indarra Ordizia Rugby Elkarteak. Perlinesek dioenez, taldeetan eta zaleen artean ilusioa zabaltzea izango dute xede. - Irakurri gehiago...

“Sanpedroburun bost bat mendez ehorzketak egin ziren” »

Aurreko urteetan Sanpedroburuko aztarnategiko elizak induskatu dituzte, bata bestearen gainean eraikiak. Aurten, inguruko hilerria aztertu dute. Eliza eta hilobi zaharrenak VIII. mendekoak direla diote. - Irakurri gehiago...