“Amona gizona izan balitz, lan hau argitaratuta legoke” »

Itzea Urkizu Arsuaga

Elena Tudurik (Tolosa, 1893) 1920an idatzi zuen El traje vasco y otro asuntos de etnografía vasca, unibertsitaterako. Ia ehun urtez gordeta egon da lan hori, Emilio Latorrek, Tuduriren bilobak (Tolosa, 1961), edizio eta argitalpen lanak egin dituen arte.

“Emakumeen sexualitateaz hitz egiteko beharra dago” »

Maialen Etxaniz
Tratu eta harreman onak sustatzeko lanean ari da Arremanitz kooperatiba 2010etik. Emakumeen sexualitateaz naturaltasunez hitz egitea ere lortu nahi du, eta horretarako tresna bat sortu zuen joan den abenduan: Alu Ulu antzerki foroa.

“Txakur ona edukitzea ez da dena; mila faktore daude” »

Erretiroa hartzearekin batera jasotako opari batekin hasi zen Bengoa eta Ederren arteko ibilbidea. Begirune handia diote elkarri. Emaitzak lagun, uneaz "gozatzen" ari da oñatiarra. - Irakurri gehiago...

“Sorpresa handia izan da iraganeko Ordizia ezagutzea” »

Ariane Vierbücher

Historia luzea duen herria da Ordizia: 750. urteurrena izango du 2018an. Historialaria eta Gure Iragana elkarteko kidea da Nerea Iraola (Ordizia, 1990), eta ongi ezagutzen du bere jaioterria. Ordiziaren historia sakon ikertzen aritu da Victor Mendizabal bekari esker, eta ezusteko bat edo beste izan duela aitortu du. Bestalde, Osbele elkarlanean ari da orain dela hilabete gutxi sortutako elkartearekin ere. Ordiziako San Bartolome ermitako lagunek osatzen dute Osbele, eta eraikina leheneratzeko lanean ari dira. Ordiziak N-1 errepidetik duen sarreran dago ermita, agerian, baina ezezaguna da jende askorentzat.

“Azpeitiak jarraitu egin du sagardoaren kulturarekin” »

'Sagardoa Azpeitian' liburua idatzi du Laxaro Azkune azpeitiarrak; haren iritziz, sagardozalea da herria, eta "tradizio handia" izan du sagardoa ekoizten. Argazkiekin osatu du liburua. - Irakurri gehiago...

“XVI. mendean dokumentatu ziren lehenengo elur zuloak” »

Legazpiko Aizalekuko elur zuloan indusketak egiten aritu da Martinez, bertako Burdinola elkarteko kideekin. Gipuzkoako elurtegien gaineko ikerketa egiten ari da legazpiarra. - Irakurri gehiago...

“Kalitatezko produktuen bila joaten da jendea azoketara” »

Gipuzkoako hamar herritako azokak aztertu ditu Oñederrak, tokiko nekazarien merkatuen eragin ekonomikoa eta soziala ezagutzeko. Baserritarrek zailtasunak dauzkate oraindik. - Irakurri gehiago...

“Helburua da musika jarri eta hankak bakarrik joatea” »

Lau hilabete besterik ez da Adriana Gaultier musika jartzen hasi zela, eta Gaztearen DJ lehiaketa irabazi du jada. Autodidakta da, eta aurrerantzean ere horrela jarraitzeko asmoa du. - Irakurri gehiago...

“Ituna harrobiko gazteentzat izango da onuragarria” »

Urrezko LEB ligan izango da Sammic ISB taldea hurrengo denboraldian. Gipuzkoa Basketekin batera, harrobia egituratzeko hitzarmena sinatu berri du Gipuzkoako Foru Aldundiarekin. - Irakurri gehiago...

“Intsektuen kontrako konjurua egiten zuten ezpata dantzarekin” »

Miriam Luki

Zumarragako Irrintzi dantza taldea eta Antxiñako Ama txistulari taldea sortu zituztela 50 urte bete dira aurten. Urteurrena gainean zela-eta, haurrentzako ipuin bat egiteko enkargua jaso zuen Antxiñe Mendizabal idazle eta editoreak orain bi urte (Zumarraga, 1968). Kaleratu berri du Zumarragako ezpata-dantza, magia dantza lana, bere hitzei Josu Maroto margolari urretxuarraren ilustrazioak gehituta.