“Aktorea eszenan dagoenetik, haren gorputza errealitate bat da” »

Lizarraga arte eszenikoen inguruan aritzen da lanean: antzerkian aktore gisa, eta zirkuan trapezio gainera igota. Gorputzaren eta espazioaren arteko harremana interesatzen zaio; zirkua, dantza eta interpretazioa nahasten dituen lengoaiaren bila dabil. - Irakurri gehiago...

“Aspalditik neukan gogoa herrian musika jaialdi bat antolatzeko” »

Hiru hamarkada daramatza musikan murgilduta eta oraindik ez du ikasi ezetz esaten. Bi disko berri prestatzen ari da, DJ saioak eta emanaldiak egiten, eta irratsaio bat gidatzen du. Eta uztailean Zarautzen egingo den Adarretatik jaialdia ere berak antolatu du. - Irakurri gehiago...

“Gizartea ‘belarriprest’ denean iritsiko da normalizazioa” »

Gaztetan euskara ikasita, harrezkero euskararen normalizazioaren alde buru-belarri lanean aritu da Agustin Mujika, ‘Takolo’ pailazo gisa ezaguna. Lasartearra Euskaraldia ekimenean murgilduta dabil gaur egun. - Irakurri gehiago...

“Jakin-minak bultzatu izan nau, baina baita gizarteko premiei erantzuteak ere” »

Zaila da Elortza alor bakarrarekin lotzea. Hizkuntzalaria, historialaria, ikerlaria... aurpegi askoko pertsona da oñatiarra. Herritarren omenaldia jaso berri du, urteotan egindako lana eskertuz. Erretiroa hartuta egon arren, eskaintzeko asko du oraindik. - Irakurri gehiago...

“On eta txar guztiarekin, baina gure etxea nahi dut nik” »

Euskarak bizi du Paulo Muñoa, eta horri helduta jarraitu nahiko luke Euskal Herria eraikitzen. Etziko giza katera inguratzeko dei egin du, «proiektu erakargarriak sortzen jarraitzeko». - Irakurri gehiago...

“Dantzariok iraungitze data dugu, baina luze jarraitu nahi dut” »

Kukai dantza konpainiako dantzarietako bat da Alain Maia. Poriektuaren sorreratik dago taldean, 2001. urtetik, eta Kukairekin batera hazi da errenteriarra. Oholtzaren gainekoaz, baina, batez ere, atzekoez aritu da hizketan. - Irakurri gehiago...

“Tratu onetan dago gakoa; oso gutxirekin asko irabaz dezakegu” »

Euskaldunak sedukzio kontuetan «nahiko motelak» direla uste du Nerea Sancho Esnaolak. «Grazia eta artea falta zaizkigu, agian». La Manadaren gisakoak ez gertatzeko sexu heziketaren garrantzia nabarmendu du psikologo eta sexologoak. - Irakurri gehiago...

“Ezinbestekoa da antzerki obrak liburuetan jasota egotea” »

Sortzailea eta "zirikatzailea" da Olaizola. Urteak daramatza antzerkiari lotuta, eta denetariko obrak idatzi ez ezik, gogotik gozatu du aktore lanetan. Antzerkia jolasera bideratu nahi izan du betidanik. - Irakurri gehiago...

“Plaza taldeek euskaldundu zuten erdalduna zen plaza” »

Drindots taldeak ekin dio jada aurtengo plazako dantzaldien egutegiari. 37. urtea du, eta Jon Urdangarin kantari eta sortzailea du lokailu. Euskal Herriko plaza talde ospetsuenetakoa izan zen 1990eko urteetan. - Irakurri gehiago...

“Zaila da denean jardutea eta kasu guztietan bikaintasuna lortzea” »

Betidanik jardun izan du Julen Iriondok kazetari lanetan, Goiena Debagoieneko tokiko komunikabidean, batez ere; iaz, ordea, salto bat eman zuen bere ibilbidean: kazetarien eguneroko errutinatik irten eta sareko komunikabide propioa sortu zuen. - Irakurri gehiago...