Ruper Ordorikak Hodeien azpian (Elkar) azken lana aurkeztuko du igandean, Elgetako Espaloia kafe antzokian. Disko berria kaleratu eta iragan abenduaren 1ean eman zuen lehen kontzertua, Gasteizen, eta bigarren kontzertua izango da Elgetakoa. Han joko ditu, besteak beste, Hodeien azpian lana osatu duten 11 kantuak. Guztiak ere New Yorken grabatu zituen, abuztuan, ohiko musikariekin eta Brooklyngo ohiko estudioan. Ordorikaren emanaldiaren aurretik, gainera, Joseba Irazokik ordu erdiko saioa egingo du, 19:00etan hasita. Oraingo diskoaren aurretik, duela bi urte eman zuen argitara Ruper Ordorikak bere azken lana: Haizea garizumakoa.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.