Eibar Berri orubea ez erosteko eskatu dio Bilduk udalari

Eibarren egin nahi duten ospitale berriko orubea erosi aurretik beste aukera batzuk aztertzeko eskatu dio Bilduk Eibarko Udalari. Udalak lur zatia Eibar Berri enpresari erosteko asmoa dauka, 5,5 milioi euro ordainduta. Gero, lur zatia Eusko Jaurlaritzari emango lioke, bertan ospitale berria egiteko. Orubea, ordea, kutsatuta dago. Kostu horietaz nor arduratuko den argitzeko eskatu du Eibarko Bilduk; koalizioaren ustez, erostekotan, merkeago erosi behar luke udalak orubea. Dena den, gogorarazi du ez dituztela “ospitalerako beste kokapen batzuk baloratu”, ez eta lur saila desjabetzeko aukera ere. Aralarrek proiektuaren plan funtzionalaren berri emateko eskatu dio Osasun Sailari.