URTEROKO SANTA LUZIA

Urtero legez, Euskal Herriko nekazari eta ganadu azoka garrantzitsuenetariko bat izango da asteartean, Santa Luzia egunean, Urretxu eta Zumarragan. Bildutakoek baserriko produktuak ikusi eta dastatzeko aukera izango dute, baita animaliak bertatik bertara ikustekoa ere. Ganadu eta nekazari produktuen sariketak ere egingo dira. Azokako ohiko postuez gain, pilota partidak, idi probak eta artzain txakurren erakustaldia ere izango dira.