Diputazioan beste plaka bat jartzeko eskatu dute

DONOSTIA. Aldundiaren egoitzan Espainiako bandera “inposaturiko sinboloa” dela dioen plaka kentzeko agintzen duen epaiari erantzuteko eskatu diote Gipuzkoako Batzar Nagusiek Foru Aldundiari —Bildu, EAJ eta Aralarren botoekin—. Plaka kentzearekin batera beste bat jartzeko eskatu diote batzarkideek aldundiari.