Ospitale berria eraikiko dute 2014a amaitzerako

EIBAR. Eibarren ospitale berria eraikitzeko akordioa sinatu dute Osakidetzak eta udalak. Proiektua otsailean esleitzea eta, ospitalea 2014aren amaierarako irekitzea espero dute. 30 milioi euroko aurrekontua izango du. Ospitaleak, orotara, Gipuzkoako zein Bizkaiko 189.000 pertsonari emango dio zerbitzua.