Donostiako EAJko udal taldeak 65 urtetik gorako donostiarren “ikerketa sistematiko” bat egiteko eskatu dio udal gobernuari. Aitziber San Roman zinegotziak emandako datuen arabera, Donostian 40.000 pertsona baino gehiago 65 urtetik gorakoak dira, eta horietatik sei mila, 85etik gorakoak. EAJren irudiko, arreta berezia behar dutenen kopurua “izugarri” haziko da datozen urteetan, eta, horregatik, beharrezkoa da epe ertainera sortuko diren beharren “argazkirik fidagarriena” izatea. Hain justu, 65 urtetik gorako pertsona horien egoera eta haien etxebizitzak ikertzeko eskatu du taldeak: “Etxebizitzak egokitzeko beharrak planifikatzeko aukera emango digu horrek”.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.