KILOMETROETARA BIDEAN, IRRIBARREZ

2012ko Kilometroak jaia Andoainen ospatuko dela eta, jaiaren eta Aita Larramendi ikastolaren alde emanaldi bat egin zuten astelehenean Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Andoaingo Allurralde kiroldegian. Bertaratu ziren haurrek zein helduek Zazpikoloroa ikuskizun berriaz gozatzeko aukera izan zuten. Urriaren 7an izango dira aurtengo Kilometroak, On egin lelopean.