Bidegorri sare guztian zedarriak jartzen hasiko dira

Gipuzkoako bidegorri sare osoan, bostehun metrotik behin zedarri bat jartzen hasiko da Gipuzkoako Foru Aldundia. Horren helburua txirrindulariei distantziak kalkulatzeko baliabide bat ematea da. Oraingoz, tarte batzuetan baino ez dituzte jarri, baina sare osoan ipintzeko asmoa daukate.