Herri Musikaren Txokoa, Arditurri eta Luberri: museoen triangelua Oiartzunen

Herri Musikaren Txokoarekin batera, beste bi museo ere badira Oiartzunen: Luberri Ikasgune Geologikoa eta Arditurri Meatze Gunea. Luberri Oiartzun haraneko, Oarsoaldeko eta Aiako Harriko ondasun geologiko nahiz paleontologikoak biltzen dituen museoa da, eta Pagoaldea industrialdean dago. Arditurri, berriz, iberiar penintsulan bi mila urte eta gehiagoz ia etenik gabe ustiatutako meategi bakarrenetakoa da. Aiako Harriko Parke Naturalean dago, eta Interpretazio Gunea ere bisita daiteke.