HILERO LEGEZ, UME LAPURTUAK GOGOAN

Euskadiko SOS Haur Lapurtuak elkarteak hileko lehen larunbatetan egin ohi duen elkarretaratzea egin zuen iragan larunbatean, Donostiako Artzain Onaren katedralaren aurrean. Besteak beste, Hemen haurrak saltzen ziren! Krimenak argitu! izan zen leloa. Asteartean, berriz, haur lapurtuen kasu bat ikertzeko hobi bat ireki zuten Donostiako Polloe hilerrian. Ez zuten giza arrastorik topatu.