Lurraldebusekin bizikletak alokatu ahalko dira aurten

Aurten Lurraldebus txartelarekin ere alokatu ahal izango dira Donostiako bizikleta publikoak; asmoa “teknikoki bideragarria denean” hastea da, Donostiako Udalak adierazi duenez. Orain arte, Dbizi txartelarekin baino ezin ziren bizikleta horiek alokatu; hiriko hainbat gunetan har eta utzi daitezke.