‘Motxilan egunero bokata bat’ egitasmoa aurkeztu dute

Donostiako hainbat enpresak bultzatuta, Motxilan egunero bokata bat kanpaina abiatu dute aste honetan hiriko hamar ikastetxetan. Askariko ogitartekoa “berriz modan jartzea” du helburu egitasmoak; horretarako, ikastetxeetan ogitartekoak banatuko dizkiete ikasle, irakasle eta gurasoei. Barrenetxe okindegi kateak, Delta eta Super Amara enpresek hartuko dute parte, eta Donostiako Udalak ere lagunduko du ekimenean. Gurasoak askari osasuntsua egiteak daukan garrantziaz jabetzea da helburua; ekimenaren sustatzaileek adierazi dutenez, “eguneroko energia ekarpenen %15” izan beharko luke askariak. Internet ere baliatuko dute kanpainaren berri emateko.