Motorrak autobusen eta taxien lerroetan ibiltzen dira

Zirkulazioko Erregelamendu Orokorrak taxiei eta autobusei gordetako lerroak erabiltzea debekatzen die beste ibilgailuen gidariei; hala ere, Donostian arau hori modu leunean aplikatzen da motorrei dagokienez. Izan ere, ohikoa da hirian motozikletak eta ziklomotoreak bidearen tarte horietan ikustea. Batzuetan, Bus eta Taxi hitzekin batera Motoak ere irakur daiteke errepidearen zati horietan.

Udal teknikariek, berriz, argi diote: Motoak agertzen den lerroetan bakarrik ibil daitezke motorrak. Nahiz eta duela hamabost bat urte, buruko babesa erabiltzea sustatzeko kanpaina baten harira, besteetan ere ibiltzen uzten zieten kaskoa erabiltzen zutenei.