Norvegiako enpresa batek egingo ditu metro sarbideak

Norvegiako Snohetta enpresa arduratuko da Donostialdeko metroaren sarrerak diseinatzeaz. ETS Euskal Trenbide Sareko ordezkariek adierazi dutenez, metroa hartuko duten pertsonak harekin “identifikatuta” sentiaraziko dituzten elementuak izango dituzte; Donostiaren “erakusgarri” izango da haien itxura.