Txingudi partzuergotik at utzi du Auzitegi Gorenak

Espainiako Auzitegi Gorenak ukatu egin du Txingudi mankomunitateari Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoko kide izatea dagokiola, eta bertan behera utzi ditu haren parte hartzearekin onartutako erabakiak. Errauste plantari dagozkion batzuk ere tartean daude; Usurbilgo Udalak pozik hartu du berria asteon.