2012ko lehen erakusketa martxoaren 3an inauguratuko dute. Nigeriako eta Beningo (Afrika) maskara berezi batzuen bilduma pribatua da. Maskarek gainean panpina artikulatuak dituzte, eta zenbait zeremoniatan erabiltzen dituzte. Udan, Pinotxo pertsonaiari eskainiko diote erakusketa. Panel koloretsuak izango dira nagusi, antzerkiaz lagunduta. Urte amaieran, Mariona Masgrau kataluniarraren senideek Topici maileguan utzitako 500 piezekin osatuko dute erakusketa.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.