Beste hainbat artistak bezala, Ignacio Zuloaga zumaiarrak ere eginak ditu zezenketen eta zezen plazen inguruko margolanak. Ezagunena Eibarko zezen plazaren irudi bat da: Corrida de toros en Eibar izenekoa. 1899. urtean egindakoa da, eta Untzaga plazako zezenketa bat ikus daiteke bertan. Atzean agertzen den eraikina gaur egun desagertuta dago: Orbea dorretxea da. Zuloagaren margolana Espainian dago, Carmen Thyssen Museoan. Villalon Jauregian dago, Malagan (Espainia). Mihisean egindako olio margolana da, eta 150x 220 zentimetroko neurriak ditu. Zumaiako margolariak baditu zezenketen eta toreatzaileen inguruko margolan gehiago eginak.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.