Gipuzkoako Foru Aldundia aztertzen hasi da ea Beizama horni daitekeen bere inguruan sortutako energia berriztagarriz soilik. Aurretik ere bazegoen biomasa azpiegitura bat; horrekin, udaletxea, Natur Eskola, aterpetxea eta hamar etxebizitza hornitzen zituzten. Aldundiaren kalkuluen arabera, Beizamak baditu nahikoa baliabide inguruan, bestelako iturrietatik ere energia lortzeko; besteak beste, eguzkitik, biogasetik eta haizetik. Herriak behar duen energia guztia halako bideetatik lortzea da asmoa. Ataunen ere duela hilabete batzuetatik ari dira soil-soilik energia garbiak erabiltzeko urratsak egiten, baita garraioari dagokionez ere: Sarecar auto elektrikoa alokatu daiteke herri horretan.
This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.