Gutxieneko baldintzak, 18 urte izan eta 50 kilo pisatzea

Odola eman nahi izatea ez da nahikoa odol emailea izateko. Hainbat baldintza bete behar dira. Bi oinarri-oinarrizkoak dira: 18 urte beteak izatea eta gutxienez 50 kilo pisatzea. Beste hainbat baldintza ere bete behar dira. Besteak beste: tentsioa eta bihotz taupadak ondo eduki behar dira; anemiarik ezin da eduki; odola atera eta berriz eman arte, bi hilabete utzi behar dira gutxienez; eta ezin da arriskua duten jarduerarik eduki (hepatitisarekin, sifiliarekin edo hiesarekin kutsatzeko arriskua duten jarduerak). Odola eman aurretik, erizain batek tentsioa hartzen du eta anemiaren proba egiten du. Mediku batek hainbat galdera egiten du ondoren. Dena dela, ateratako odola beti aztertzen da sakon erabili aurretik.