Odol emailea izateari uzteko adina 70 urtera atzeratu dute

Odol emailea izateko adin tartea 18 eta 65 urte artekoa izan da urte askoan. Tartea zabaltzea erabaki dute, ordea. Hala, 70 urtera arte odola ematen jarraitzeko aukera dago. Baldintzak, osasunez ondo egotea eta botikarik hartzen ez egotea. Gero eta gehiagok betetzen dituzten baldintzak dira horiek.